Berriak

GAU ZURIA 2018 EUSKAL MUSEOAN | 18/6/14-15

 

Argiz eta proiekzioz betetako antzerki ikuskizun bat ikusgai, oraintsu eraberritutako Museoko Klaustroan.

Gainera, ekitaldi honi esker, Bizkaiko erakundearen Klaustroaren estalpe berriaz gozatu ahal izango da.

Aurtengoa, ekainaren 15ean (ostirala) eta 16an (larunbata) izango da.

Emanaldiak: 22:30ean, 23:15ean, 00:00etan eta 00:45ean.

 

Sarrera doakoa da, lekuak bete arte

 


 

Beste urte batez, heldu da Bilboko Gau Zuria. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ekitaldian, Bilboren 718. urteurrena ospatuko da aurten. Lehenengo aldiz, Gau Zuria bi gauetan egingo da: 15ean, ostirala, eta 16an, larunbata.

Euskal Museoa da, beste urte batez, egun berezi honekin gozatu nahi dutenentzako topagune izan dadin aukeratutako lekuetako bat. Aurtengoan, oraintsu inauguratutako Euskal Museoko klaustro estaliak hartuko du BILBOKO HISTORIA eta HIRIA protagonista dituen BERTSE antzerki-ikuskizuna. Bidaia bat da denboran barrena, Bilboren idiosinkrasiaren gakoak ezagutzeko, hiriaren sorreratik hasi eta nola hazi eta garatu den ikusiz, gaur egun, etorkizun paregabe baterako, eraldaketa eredu gisa agertzen baita, eta horrexek egin baitu Bilbo 2018ko Europako hiririk onena izatea. Emanaldiak ostiralean eta larunbatean: 22:30ean, 23:15ean, 00:00etan eta 00:45ean.

Informazio gehiago nahi baduzu, bisita ezazu webgune hau:  www.bilbao700.eus/evento/gau-zuria-2018/

Hortxe aurkituko dituzu datu gehiago eta egitarau osoa.

Goza ezazu Euskal Museoan 2018ko Gau Zuriaz!

Galdu egingo duzu?