Berriak

Mayo Fotográfico ekimenean Eulalia Abaituaren 74 argazki, Euskal Museoaren bildumakoak, jarriko dira ikusgai

 

Eibarko Portalea kultur etxeak orain dela mende bateko plaka estereoskopikoko irudien erakusketa bat jarriko du ikusgai

Erakusketa maiatzean ikusi ahal izango da

 


 

Eibarko Udalak antolatutako Mayo Fotográfico ekimenaren 16. edizioan, Eulalia Abaitua euskal argazkilariaren 74 argazki, gaur egun Euskal Museoan gordetakoak, jarriko dira ikusgai. Orain dela 100 urteko erretratuak dira, eta XXI. mendeari dagozkion beste obra batzuekin batera egongo dira ikusgai erakusketan. Irudiak plaka estereoskopikoetatik hartu dira, eta berebiziko balio dokumentala dute.

Eulalia Abaitua emakumezko lehen euskal argazkilaria izan zen. 1853. urtean jaio zen, eta XIX. eta XX. mendeen artean bizitako aldaketak jaso zituen. Orain, argazkilaritza-altxor horrek bidaia egingo du Euskal Museotik (bertan, 2.500 plaka baino gehiago gordetzen dira) Eibarreraino.

Euskal Museoko teknikari Maite Jiménezek Mayo Fotográfico ekimeneko antolatzaile eta laguntzaileekin batera egin du lan, erakusketa hau antolatu ahal izateko. Bizkaiko erakundeak eskerrak eman nahi dizkie Mayo Fotografiko ekimenaren arduradunei, museoarentzat oso garrantzitsua den irudi-bilduma honekin agertutako interesagatik. Erakusketaren eta ekitaldiaren inguruko xehetasun gehiago jakiteko, honako estekan sar zaitezke: www.eibar.eus/es/cultura/portalea.