Berriak

Handia pelikulako protagonistak erraldoiak dira Euskal Museoan.

 

 

Eneko Sagardoy eta Aia Kruse aktoreek eta Xabier Berzosa ekoizleak euskal zinemagintzari buruzko hitzaldia eman dute Bizkaiko erakundean. Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbao eta Bilboko Udaleko Kultura zinegotzi Nekane Alonso ere haiekin egon dira ekitaldian.  

 


 

Euskadin egindako zinemari buruzko hitzaldiak Euskal Museoan bildu ditu Goya saria lortu berri duen Eneko Sagardoy, Aia Kruse aktorea eta Xabier Berzosa produktorea. Hirurek Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia pelikula arrakastatsuan egin dute lan. Hori dela-eta etorri dira Bizkaiko erakundera, film luzeari, zinemaren egungo egoerari, emakumeak zineman duen paperari eta pelikularekin lotutako beste gauza askori buruz hitz egitera.

Eneko, Aia eta Xabier Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbaorekin elkartu dira Euskal Museoan, eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtorekin eta Kultura zinegotzi Nekane Alonsorekin, Hiriko Udalean.

Museotik, eskerrak eman nahi dizkiegu Eneko Sagardoy, Aia Kruse eta Xabier Berzosari, bai egindako lanagatik zein hitzordu garrantzitsu honetara etortzeko egindako ahaleginagatik.