Aste Santurako haurrentzako plan bila zabiltza Bilbon?
Umeak txokolatearen adituak diren benetako chef bihurtzea proposatzen du Euskal Museoak Aste Santuan
Erakunde bizkaitarrak “txokolatezko ametsak” tailerra antolatu du martxoaren 29 eta 30ean, 11:00etan. Bertan, gozoki honen sekretuak ikasi, eta euren Mikeldia sortuko dute
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 94 415 02 31 telefono zenbakian; matrikulak 3 euroko prezioa du, eta saio bakoitzerako 20 plaza egongo dira, gehienez
Laster helduko dira Aste Santuko oporrak etxeko txikienentzat, eta Bilkoko Euskal Museoak egun horietan primeran pasatzeko plan bat proposatu nahi die. Hori dela eta, erakunde bizkaitarrak “txokolatezko ametsak” tailerra antolatu du martxoaren 29 eta 30ean. Bertan, txokolatearen sekretuak ikasi eta euren Mikeldi gozokia sortuko dute, eta amaieran dastatu ahal izango dute. Jarduera 11:00etan hasiko da, eta parte-hartzeko 94 415 02 31 telefono zenbakian aurretiaz izena ematea beharrezkoa izango da. Matrikularen prezioa 3 eurokoa da.
Parte-hartzaileek kakaoaren historia eta jatorria ezagutuko dute lehenik, nola heldu zen Europara eta jendearen artean zelan zabaldu zen. Ondoren, txokolatea itsuan dastatuz jarraituko du jarduerak eta, horrela, gozoki honen zapore ezberdinak ezagutuko dituzte. Kakao garautik txokolate tabletara heltzeko prozesua ikasiko dute. Amaitzeko, amantala jarri, eta Mikeldi idoloa txokolate bertsioan egiteko gai diren benetako chef bihurtuko dira.
Tailer paregabe honekin, umeek aparteko jaki honetaz gozatu eta ikasiko dute. Amets gozoa benetan!
Ez galdu denborarik eta deitu izena emateko!
Oinarrizko informazioa
Txokolatezko ametsak tailerra
Osteguna, hilak 29, 11:00etan (Iraupena 90 min. gutxi gorabehera)
Ostirala, hilak 30, 11:00etan (Iraupena 90 min. gutxi gorabehera)
20 pertsona gehienez
Adina: 7-12 urte
Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea, 94 415 02 31 telefono-zenbakian
Prezioa: 3 euro