Goya saridun bat Euskal Museoan
Euskal Museoak duela gutxi saritutako Handia filmeko protagonistak ekarriko ditu Euskadin egindako zinemari buruzko hitzaldi batera
Martxoaren 14an, asteazkena, izango da lehenengo hitzaldia, euskaraz, eta martxoaren 15ean, osteguna, bigarrena, gaztelaniaz; biak ere 19:00etan.
Eneko Sagardoy eta Aia Kruse aktoreak eta Xabier Berzosa ekoizlea izango dira hizlariak, eta egungo euskal zinemagintza hartuko dute hizpide.
Lekua mugatua eta sarrera doakoa izango da, eta ez da aurrez izena eman behar izango.
Handia filmak Goya Sarietan lortutako arrakastatik aste gutxi igaro diren honetan eta Zinemaz Blai Euskal Museoak apirilean abiaraziko duen zinema zikloari hasiera emateko, erakundeak erabaki du hitzaldi bat antolatzea. “Goya sarien mailako euskal zinemagintza” izena izango du, eta saritutako filmeko zenbait protagonistak hartuko dute parte. Hala, Eneko Sagardoy, aktore berri onenaren saria eskuratu zuena, Aia Kruse, filmeko aktoreetako bat, eta Xabier Berzosa, ekoizlea, arituko dira egungo euskal zinemagintzaren arloko gai garrantzitsuenez hizketan.
Hitzaldia euskaraz izango da asteazkenean, martxoaren 14an, 19:00etan; gaztelaniaz, berriz, ostegunean, martxoaren 15ean, ordu berean. Joan nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharko; nahikoa izango da Museora joatea hitzorduaren egunean eta zehaztutako orduan. Lekua mugatua izango da, eta sarrera, doakoa.
Ezinbestekoa da azpimarratzea Handiak, Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendutako film luzeak, zituen 13 hautagaitzetatik 10 sari eskuratu zituela azkeneko Goya sarien edizioan. Besteak beste, Eneko Goyak, aktore berri onenaren saria; haren ahotik entzun ahal izango dugu bizitako esperientzia. Gainera, emakumezkoek euskal zineman duten papera, euskal kulturarekin estuki lotutako lokalizazioak edo jantziak hautatzeko zer lan egiten duten, eta Handia eta beste film batzuk egiteko sekretuak izango dituzte hizpide, besteak beste.
Aukera paregabea da Bilboko Euskal Museoan zinezko arratsalde bat igarotzeko.
Oinarrizko informazioa
Euskal zinemari buruzko hitzaldia
Martxoak 14, asteazkena [EUSKERAZ], eta martxoak 15, osteguna [GAZTELANIAZ]
19:00etan
Leku-kopuru mugatua
Ez dago aurrez izena eman beharrik
Sarrera, doan