"Emakumeen aztarnen atzetik" bisita gidatua | Martxoak 8
Euskal Museoak martxoaren 8a ospatzeko bisita gidatu bat antolatu du 18:00etan. Bisitan, euskal lanbide tradizional batzuetan emakumeek egin duten lana aztertuko da
Jarduera honetan parte hartzeko, inskripzioa egin behar da aldez aurretik, telefono honetara deituta: 94 415 02 31
Euskal Museoak emakumeen zeregina balioetsi nahi du, eta, hortaz, ekitaldi bat antolatu du Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a, dela eta. Hala, bada, egun horretan, bisita gidatu bat izango da, hurrenez hurren, emakumeek emakumeentzat pentsatuta. Era horretan, Museoak nabarmendu nahi du emakumeek egungo gizartean betetzen duten zeregin garrantzitsua.
Hitzordua martxoaren 8an izango da, 18:00etan, Euskal Museoan. Bisita gidatu berezia izango da, "Emakumeen aztarnen atzetik" izenekoa. Museotik egingo den ibilaldian, itsasoari, industriari, baserriari eta etxeari lotutako euskal lanbide tradizionalak hartuko dira hizpide; emakumeek funtsezko zeregina bete dute haietan. Gainera, ziurrena, istorioak sortuko dira, euskal emakumerik ezagunen biografia batzuk oinarritzat hartuta. Azkenean, instituzioak berak duen egitura aztertuko da, historikoki emakumeek zuzendu baitute eta plantilla ere gehienbat emakume teknikariek osatzen baitute.
Bisitan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez, 94 415 02 31 telefonora deituta. Gehienez 30 lagunentzako tokia izango da.
EUSKAL MUSEOKO BISITA GIDATUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Eguna: Martxoaren 8a
Ordua: 18:00
Prezioa: Doan
Hizkuntza: Gaztelania
Biltzeko tokia: Euskal Museoa (Unamuno plaza 4)
Aurretiazko inskripzioa: 94 415 02 31