Berriak

Bilboko Euskal Museoak ateak ireki dizkio Boiseri

 

Idahoko hiriburuko Basque Museum & Cultural Center erakundeko ordezkaritza bat Euskadira etorri da, erakundeekin harremana indartzeko, besteak beste, Euskal Museoarekin

Lorea Bilbaok, Euskara eta Kulturako diputatuak; Andoni Iturbek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura zuzendariak, eta Sorkunde Aiarzak, Museoko koordinatzaileak, harrera egin diete hitzordura bertaratutakoei


 

Bilboko Euskal Museoak eta Boiseko Euskal Museoak xede berbera dute: euskal kultura sustatu eta kontserbatzea. Hori dela eta, Basque Museum & Cultural Center erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik Euskadira egin duen bidaiaren barruan, ezinbestekoa zen Bilboko museora bisita egitea. Idahoko hiriburutik iritsitako talde batek Euskal Museoren bilduma eta bertan gauzatutako lana ezagutu du bertatik bertara. Bertan izan dira: Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako diputatua; Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura zuzendaria, eta Sorkunde Aiarza, Museoko koordinatzailea.

Bere aldetik, Annie Gavicak, Museoko zuzendariak, Linda Morton-Keithleyk, erakundeko bildumen aholkulariak, eta Ipar Amerikako euskal zentroko langileek ordezkatu dute Basque Museum & Cultural Center.

Bidaia honen helburua da erakundeen arteko harremana indartzea eta Bizkaiko museoak kudeatzeko sistema zuzen-zuzenean ezagutzea.

Boiseko Euskal Museoa euskal kulturaren erreferente nagusietakoa da Idahoko hiriburuan. 15.000 bisita baino gehiago jasotzen ditu urtean, eta euskal diasporaren historia hedatzeko oinarrizko pieza bihurtu da.

Hauxe ez da bi museoen artean antolatzen den lehen ekimena, eta oinarrizkoa da euskal kulturaren alderdi garrantzitsuenak mantentzen eta hedatzen jarraitzeko.