Berriak

Audrey Hepburnen estiloa Bilboko Euskal Museora heldu da, gosaria josturekin egiteko

 

Bizkaiko erakundean masterclass bat egin da goi-mailako jantzigintzako modeloen gainean, Javier Barroeta euskal jostun ospetsuaren eskutik; bertan, aktore famatuaren soinekoa egin zuten

15 partaide aritu ziren, eta horien artean zeuden Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatua, Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia eta Sorkunde Aiarza Museoko koordinatzailea

 


 

Euskal Museoak tela eta metroekin egindako gosariarekin ordezkatu du Audrey Hepburnen Gosaria diamanteekin famatua, betiere, ospeko aktorearen estiloa eta esentzia mantenduz. Bizkaiko erakundean duela gutxi egin zen goi-mailako jantzigintzari buruzko masterclass bat, Javier Barroeta euskal jostun ezagunaren eskutik. Goizean zehar, bertaratutakoek ikusi ahal izan zuten Barroetak nola egin zuen zinemaren munduko soinekorik famatuenetako bat.

Euskal Museoan, urtarrilaren 28ra arte egongo da ikusgai Frivolité. XVIII. mendeko jantziak aldi baterako erakusketa, eta jarduera honekin biribildu nahi izan da azken hilabeteetan arrakasta lortu duen erakusketa. 15 pertsonak izan zuten, egun batez, euskal jostunaren ikasle izan, eta Audreyren soinekoa egiteko lehen urratsak egiteko zortea.

Ikasleek adi-adi jarraitu zituzten Javier Barroetaren jarraibideak, eta, diotenez, goiza pozik amaitu zuten, goi-mailako jantzigintzako modari buruzko kontzeptu mordoa ikasi zutelako sentsazioarekin. Gainera, Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatua, Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia eta Sorkunde Aiarza Museoko koordinatzailea ere animatu ziren eskolan parte hartzera.

Goi-mailako jantzigintza sormen laborategia da, non tradizioa eta abangoardia nahasten diren, jantzi bakar eta bereziak sortzeko.

Javier Barroetak Goi-mailako Jantzigintza Eskola bat du, gaur egun, Bilbon, eta ospe handiko etxeekin lan egin du, hala nola, Dior eta Valentinorekin, baita Naomi Campbell eta Claudia Schiffer modeloekin ere. Tailer honetan, Furró soineko baten sorkuntzatik abiatu, eta fantasiazko modelatzerainoko ibilbidea egin du; ibilbide horretan ikasi zuten guztia praktikan jartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Bilboko Euskal Museoaren eta euskal jostunaren elkartasun honek, zalantzarik gabe, merezi izan du.