Berriak

Inauterietarako plan bila zabiltza Bilbon?

 

Euskal Museoak bisita-tailerrak antolatuko ditu hala familientzat nola helduentzat, egun batez haurtzarora buelta daitezen

Doako bi jarduera desberdin dira, eta otsailaren 10ean eta 12an egingo dira. Helduei eskainitako jardunaldiaren bitartez, erakundearen bildumaz gozatuko dute, haurren bisitaren ereduari jarraiki.

 Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 94 415 54 23 telefono zenbakian, eta jarduera bakoitzerako 20 plaza egongo dira gehienez.

 

 

Urteko datarik ospatuenetakoa gertu dugu. 2018ko Inauteriak gainean ditugu, eta Bilboko Euskal Museoak kultur plana proposatzen du, jai honetaz gozatzeko. Alde batetik, familientzako bisita-tailerra antolatu da, “Inauteriko maskarak” izenburupean. Asmoa da 5 eta 10 urte bitarteko umeak museora etortzea heldu batekin batera (helduak ere izena eman behar du aldez aurretik), bisita bat egin dezaten, gurean tradiziorik handiena duten Inauterien berri emateko, horien jatorria azaltzeko eta horren aurretik ospatzen diren festa batzuekin duten harremanaz hitz egiteko. Ondoren, tailerra hasiko da; bertan, irudimena dantzan jarri ahal izango dute, eta taldean lan egin, Inauterietako maskara tradizional bat apaintzeko.

Bisita-tailer hau otsailaren 10ean (larunbata) izango da, 11:30etik aurrera, eta parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute aldez aurretik; gehienez ere, 20 plaza egongo dira. Jarduerak ordubete iraungo du, gutxi gorabehera.

Bestalde, otsailaren 12an, 17:30ean, Euskal Museoak beste bisita-tailer bat antolatuko du, eta helduei Inauteriez umeen gisara gozatzeko aukera emango die. Bisita-tailer honek, txikienei eskaintzen zaizkien tailerrek bezala, aukera emango die Euskal Museoaren bildumaz gozatzeko, ikuspegi berri batetik. “Inauterietako tradizioak” jarduerarekin, biziki gozatuko dute, Inauteriei eta horren inguruko festei buruzko alderdietan sakonduz. Jarduera osatzeko, tailer bat eskainiko da, gure trebetasunak praktikan jarri, ikasi eta gozatzeko.

Aurreko kasuan bezala, bisita-tailer honetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, eta taldea 20 pertsonakoa izango da, gehienez ere. Jarduera honek ere 60 minutu iraungo du.

Zalantza barik, plan paregabea, Bilbon Inauteriez gozatzeko.

 

 

Oinarrizko informazioa

 

FAMILIENTZAKO BISITA-TAILERRA

INAUTERIETAKO MASKARAK

Larunbata, hilak 10, 11:30

20 pertsona gehienez ere, helduak eta umeak kontuan hartuta (heldu bat bakarrik, inskripzio bakoitzeko)

Adina: 5-10 urte

Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea, 94 415 54 23 telefono-zenbakian

 

HELDUENTZAKO BISITA-TAILERRA

INAUTERIETAKO TRADIZIOAK

Astelehena, hilak 12, 17:30ean

Gehienez: 20 pertsona

Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea, 94 415 54 23 telefono-zenbakian