Berriak

BILBOK AUKERATU DITU DAGOENEKO 2018ko ARATUSTEAK IRAGARTZEKO KARTEL FINALISTAK

 

Herritarrek urtarrilaren 15etik 20ra bitartean eman dezakete botoa online Bilboko Udalaren eta hedabide laguntzaileen web orrien bidez edota Euskal Museora bertara joanda. 


 

SALTA, SALTA, SALTA’, ‘CARNAVALÍSIMO’, ‘BILBAO SE DISFRAZA’, ‘CUIDADO POR DONDE PISAS’, ‘BILBAOCARNAVALeta UNA SARDINA MUY ATLÉTICAaukeratu dituzte finalista Bilboko 2018ko Aratusteetako Kartel lehiaketan. Horietako bat izango da uriko aratusteak iragarriko dituena. Aratusteak otsailaren 8tik 13ra bitartean izango dira, sei egun jai-giroan, adin guztietako publikoarentzat antolatutako jardueretan parte hartzeko.

Epaimahaiak, atea itxita dutela egindako aukeraketan, kontuan hartu ditu kartelaren kalitate teknikoa, originaltasuna edo emaitza sortzailea. Hauek dira epaimahaia osatu dutenak: Itziar Urtasun, Jaietako Batzordeko burua eta Bilboko Udaleko Jaietako Saileko zinegotzia, Asier Abaunza eta Izaskun Guarrotxena zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkari bat, Maylin Vergara diseinatzaile eta Eva Martinez, Triángulo Publicidad agentziako aholkularia.

Aurkeztutako 47 kartelen artean aukeratu dituzte finalistak. Lanak ez dira Bilbotik bakarrik heldu, baita Guipuzkoatik, Nafarroatik, Castellotik, Bartzelonatik, Asturiasetik, Leonetik, Andaluzetik edo Madriletik ere, baina, ohi bezala, gehienak Bilbokoak izan dira.

HERRITARREN BOZKETA ETA IRABAZLEA

2018ko Aratusteetako irudi irabazlea sistema mistoaren bidez aukeratuko da; herritarren bozketak (% 75eko balioa izango du) izango du pisurik handiena.

Herritarrek urtarrilaren 15etik 20ra bitartean eman dezakete botoa. Botoa emateko agiriren bat erakutsi beharko dute: NAN, gidabaimena edo antzekoa.

page1image17904
page2image1032
  •   Bozketa presentziala (% 25), Euskal Museoan, han egongo baitira erakusgai kartel finalistak irabazlea aukeratu arte. Urtarrilaren 15etik 20ra bitartean hartu ahal izango da parte urtarrilaren 16an (martitzena) izan ezik, egun horretan Euskal Museoak asteroko atseden-eguna baitu. Ordutegia: 10:00-19:00 astelehenetik barikura. Urtarrilaren 20an (zapatua), berriz, 10:00-13:30 eta 16:00- 19:00.

  •   Bilboko Udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileenen bidez egindako herritarren bozketa (% 50). Aurten, hauek dira hedabide horiek: ETB, TeleBilbao, ElCorreo, Deia, Gara, El Nervión, Onda Vasca, Radio Bilbao, Radio Nervión, Radio Popular, Bizkaia Irratia eta Onda Cero.

    Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.