Berriak

Javier Barroeta jostun ospetsuak Goi Mailako Joskintzako masterclass bat emango du Euskal Museoan

 

Urtarrilaren 20an izango da hitzordua, larunbatean, 10:00etatik 13:30era, eta modelatzeari buruzko prestakuntza saio bikaina izango da. Eskola horretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra dago, 94 415 54 23 telefonora deituta, eta matrikulak 10 euroko prezioa izango du. 15 lagunek izango dute modaren artista honek gidatutako esperientziaz gozatzeko aukera

 


 

Euskal Museoak modaren astea ospatuko du urtarrilean. Hain zuzen ere, Bizkaiko erakunde honetan urtarrilaren 28ra arte zabalik izango da Frivolitè. XVIII. mendeko jantziak aldi baterako erakusketa, azken hilabeteetan berebiziko arrakasta izan duena. Eta, horrez gainera, Museoak Javier Barroeta euskal jostun ospetsuaren bisita jasoko du urtarrilaren 20an, larunbatean. Hain zuzen ere, modaren jeinuak Goi Mailako Joskintza maniki gainean/ Alta Costura sobre maniquí masterclass saioa emango du; 3 ordutik gorako prestakuntza izango da, modelatzeari buruzkoa, eta 15 lagunek izango dute saioan parte hartzeko zortea.

Euskal Museoan bertan izango da saioa, 10:00etan hasi eta 13:30era bitartean. Zenbait mahaitan banatuta, oihal, metro eta maniki artean, eta Javier Barroeta irakasle dutela, ongi modelatzeko ikasi beharrekoak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Prestakuntza saioan parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 94 415 54 23 telefono zenbakira deituz, eta 10 euroko ordainketa egin beharko dute, matrikula gisa.

Goi Mailako Joskintza sorkuntza laborategi bat da, eta jantzi berdingabe eta ezin bereziagoak sortzen dihardu, tradizioa eta abangoardia uztarturik.

Javier Barroetak Goi Mailako Joskintza Eskola bat du, gaur egun, Bilbon, eta ospe handiko etxeekin lan egin du, hala nola, Dior eta Valentino etxeekin, baita oso modelo ezagunekin ere, esate baterako, Naomi Campbell eta Claudia Schifferrekin. Tailer honetan, Furró soineko baten sorkuntzatik abiatu, eta fantasiazko modelatzerainoko ibilbidea egingo du; eta, ibilbide horretan zehar, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, irakasleak gainbegiratuta, betiere.

 

Moda gustuko baduzu eta Javier Barroeta Goi Mailako Joskintzako jostunaren eskutik manikiekin lan egiten ikasi nahi baduzu, hauxe duzu aukera: Goi Mailako Joskintza maniki gainean/ Alta Costura Sobre Maniquí masterclass saioa, Haute Couture liluragarrian lehen urratsak egiteko!