EUSKAL MUSEOAREN KLAUSTROAREN BISITA BIRTUALA
Euskal Museoak Klaustroaren bisita birtuala eskainiko du, estaltzeko lanek dirauten bitartean
Dagoeneko hasi dira patioko lanak, eta Bizkaiko instituzio honetako espazio hori itxi behar izan da lau hilabeterako, gutxi gorabehera
Bilboko Euskal Museoak, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko erakundeak, Klaustroa estaltzeko lanak hasi zirela iragarri zuen aurreko azaroan. Orain, lan horiek direla-eta, patioa itxi egin behar izan da lau hilabeterako, gutxi gorabehera. Hori dela eta, Museoak Klaustroaren bisita birtual bat jarriko du bisitarien eskura. Museoaren webgunearen bitartez ikusi ahal izango da, eta, laster, museoan bertan egongo da ikusgai, ukimen-pantaila baten bidez. Espazioa abenduaren 15etik aurrera ikusi ahal izango da, 360°-tan, Google Street tresnaren bitartez. Gainera, hurrengo asteetan Euskal Museoak bideo bat argitaratuko du bere webgunean eta sare sozialetan; bisita gidatu birtuala egingo du, eta, bertan, klaustroaren ezaugarriak azalduko dira.
Ekimen honekin, museoak bisitariei aukera ematen jarraitu nahi du, zentroko toki bisitatuenetakoa eta Mikeldi Idoloa artelan ospetsuaren etxea den tokia ezagutu dezaten. Gainera, gune horretan ikusgai dauden piezak ikusi, eta ohiko bisita gidatu batean azaltzen diren xehetasunak jakin ahal izango dira bideoari esker.
Gogorazi nahi dugu estalkia beirazko gorputz prismatiko ez-inbasibo bat izango dela, eta modu bikainean uztartzen dela eraikinean; horri esker, Klaustroko ingurumen-baldintzak nabarmen hobetzea da asmoa. Modu horretan, Mikeldi Idoloa eta leku horretan ikusgai dauden bildumako beste pieza batzuk eguraldi desegokitik babestuko dira; izan ere, hezetasunak eragindako kalteak izaten dira bertan sarritan. Horrez gain, Euskal Museoak eta hiriak beste espazio bat gehiago izango dute, nagusiki kultur jarduerak antolatzeko.
KLAUSTROAREN TOUR BIRTUALA