"ZEREN AZPIAN?" UMEENTZAKO GABONETAKO TAILERRA
Etxeko txikienek sukaldari edo arkeologo izateko edota maitasunaren jainkosa ezagutzeko aukera izango dute Haurrentzako Gabonetako Tailerrean, Euskal Museoaren eta Berreginen Museoaren eskutik
Abenduaren 26, 27 eta 28an, bi museoak haurrentzako jardueraz bete ohi dira, eta, azkenean, jakinarazi dute zein den aurtengo sorpresa: parte-hartzaileak chef bihurtuko dira, Gabonetako euskal plater tipiko bat prestatzeko. Gainera, abentura sinestezinak biziko dituzte aurrietan indusketak eginez, eta maitasun istorioak ikasiko dituzte Afroditarekin
Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak sorpresa bat zeukaten gordeta haurrentzako Gabonetako tailerrari dagokionez, eta gaur argitu dute: Gabonetako euskal plater bat prestatzea; San Frantziskoko komentu zaharreko aurriak bisitatzea eta indusketa batean parte hartzea, eta gertutik ikustea Afrodita maitasunaren jainkosa. Horiexek dira parte-hartzaileek egin ahal izango dituzten jardueretako batzuk. Programa dibertigarria da, eta asko gozatuko dute.
Tailerrari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu: http://bit.ly/2AGy2B9
HAURRENTZAKO GABONETAKO TAILERRA | OINARRIZKO INFORMAZIOA
Eguna: 2017ko abenduaren 26, 27 eta 28a
Ordua: 10:00etatik 13:30era
Elkargunea: Berreginen Museoa
Ospakizun Lekuak: Euskal Museoa/Berreginen Museoa/San Frantziskoko komentuaren aurriak
Prezioa: 3 € eguneko, haur bakoitzak
Aurrez eman behar da izena: 94 415 54 23