Berriak

OHIAL KONTSERBAZIOKO TAILERRA: I EDIZIOA

 

Zure arropa kontserbatzen ikasi nahi duzu? Euskal Museoak nola egin irakatsiko dizu, ikastaro teoriko-praktiko sinple baten bitartez

Prebentziozko Kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevak emango du masterclass hau, azaroaren 29an, 19:00etan, Euskal Museoan. Ekintza Frivolitè. XVIII. Mendeko jantziak erakusketaren inguruan kokatzen da. 

 


 

Zenbatetan gertatu zaizu jantzi bat bota behar izatea, zenbait alditan garbitu ostean hondatu egin delako? Orain, Euskal Museoak laguntza eskainiko dizu, berriro gertatu ez dadin; doako tailer teoriko-praktiko bat egiteko aukera izango duzu, Kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevaren eskutik. Hitzordua azaroaren 29an izango da, 19:00etan, Euskal Museoko Kontsulatu Aretoan. Interesa duten pertsonek 94 415 54 23 telefono zenbakira deitu beharko dute, aurretiko inskripzioa egiteko.

Oihalak kontserbatzeko ardura betidanik egon da; izan ere, erabilerak, txarto biltegiratzeak, parasitoek eta zuntzak apurka narriatzeak, epe luzera, pieza erabat hondatzea dakarte.

Tradizioan, oihalak kontu handiz zaindu izan dira, ahalik eta denbora luzeagoan erabilgarri egon daitezen; beraz, jantziak erabili eta botatzeko ohiturak ez du zertan ohikoa izan. Antzinako praktikak berriro hartu eta egungo prozeduretara egokitzen baditugu, gure jantziak luzaroago erabili ahal izango ditugu.

Gainera, oihal-pieza ugari kontserbatzeko beharrean gaude, ondorengoko belaunaldiek euren iraganaren (familia, gizartea, historia, ikonografia...) berri izan dezaten eta euren etorkizuna eraikitzeko oinarria izan dadin.

Oraingoan, Euskal Museoak aukera ematen dizu zure arropa zaintzen ikasteko. Ordubeteko ikastaro honek alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa izango ditu. Ez zaitez plazarik gabe geratu!

 

OHIAL KONTSERBAZIOKO TAILERRA

Eguna: 2017ko azaroaren 29a

Ordua: 19:00etan

Lekua: Euskal Museoko Kontsulatu Aretoan | 3. solairuan

Prezioa: Dohainik

AURRETIAZKO INSKRIPZIOA: 94 415 54 23