Bilboko Erraldoi eta Buruhandiek sariak banatu dituzte Euskal Museoan | 2017
Pertsonaia ospetsu hauen erakusketaren harira Museoan antolatutako lehiaketetako irabazleek sariak jaso dituzte ekitaldi hunkigarri batean... eta txokolatea ere barra-barra izan dute!
Euskal Museoak, Bilboko Gida Piratarekin, Lago kafetegiarekin eta Bilbao Historiko erakundearekin batera, bi lehiaketa antolatu ditu uda honetan Klaustroan ikusgai egon den Erraldoi eta Buruhandien erakusketarekin lotuta.Lehenengoan, Museoaren sarreran zeuden bi pertsonaia herrikoiak nortzuk ziren esateko eskatzen zitzaien parte-hartzaileei. Saria, egundoko txokolate-jana (Lago kafetegian). Bigarrenean, zeregina Agirre Lehendakaria erraldoiarentzako dantza-laguna bilatzea zen.Kasu horretan, sariak afariak (Arandia de Julen jatetxean, El Churrasco jatetxean eta Aitxiar jatetxean) eta Bilboko Erriberako Merkatuko erosketa-saski bat izan dira.
Euskal Museoan zozketa egin ondoren, irabazleen izenak jakinarazi dira, eta lehiaketako sariak banatu dira, Euskal Museoko Klaustroan egindako ospakizun txiki batean, erakunde babesleen ordezkarien eskutik:
- Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco: Sorkunde Aiarza
- Café Lago: Bonifacio García
- Bilbao Historiko: Unai Aizpuru
- Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirata: Jesus Zabala, itsasontziko kapitaina; Elena Marsal, zubi eta maniobretako ofiziala; eta Marino Montero, itsasbideetako ofiziala.
- Erriberako merkatua
- Aitxiar jatetxea
- Arandia jatetxea
- Churrasco jatetxea
Nerea Atutxak txokolatada irabazi du. María Jesús Elak, Borja Ruizek eta Roberto Ortegak, aldiz, zozketatutako afariak irabazi dituzte. Azkenik, Naiara Aboitizek Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak emandako otzara irabazi du.
Bilboko Aste Nagusiko Gida Piratak eta Café Lagok antolatutako Identifika itzazu Euskal Museoaren sarreran dauden bi Erraldoiak lehiaketan, 260 txartel zenbatu dira guztira, kontuan hartuta posta elektronikoz jasotakoak eta Euskal Museoan ikusgai egon den kutxan sartutakoak.
Aurten, lehiaketa apur bat zailagoa izan da; izan ere, ikusgai egon diren Olagizona eta Zamaketaria erraldoiak ez ziren bikotea.
Bihurrikeria honi esker, beste behin ere, bisitariek jai-ondarearen inguruan duten ezagutza neurtu ahal izan da. Horietako askok (79) akatsa egin dute; izan ere, gehienek, Bilboko Erraldoien konpartsan duen benetako bikotekidearekin lotu dute erraldoi bakoitza : Olagizona Zigarro-saltzailearekin eta Zamaketaria Marinelarekin.
Bilbao Historiko erakundeak Jose Antonio Agirreren Erraldoiari bikotekidea aurkitu nahi diogu lehiaketa antolatu zuen, lehen Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoari eskainitako erraldoiari pertsonaia osagarria edo antagonikoa bilatzeko. 495 txartel zenbatu dira, kontuan hartuta posta elektronikoz jasotakoak eta Euskal Museoan ikusgai egon den kutxan sartutakoak.
Eusko Jaurlaritzaren (1936-39) Lehendakaria izandako Jose Antonio Agirre erraldoiaren bikotekide gisa proposatutako pertsonaia osagarria edo antagonikoa Dolores Ibarruri, “Pasionaria” (Gallarta 1895 – Madril 1989) izan da, gehiengo zabalarekin. Boto gutxiagorekin, beste hauek ere proposatu dituzte parte-hartzaileek: Marijaia, Eulalia Abaitua eta Casilda Iturrizar.
Ekitaldia amaitzeko, txokolatada handia eskaini da, Bilboko Zazpikaleetako Café Lagotik zuzen-zuzenean ekarrita. Arratsalde dibertigarri batez eta opari ugariz gozatu ahal izan dute irabazleek, euren senide eta lagunekin batera.