Berriak

2017ko ONDAREAREN EUROPAR JARDUNALDIAK | URRIA

 

2017ko Ondarearen Europar Jardunaldietan jarduera ugari izango Bilboko Euskal Museoan eta Berreginen Museoan

Bisita gidatuak eta familientzako tailerrak eskainiko dira bi erakundeetan urrian zehar

 

 

Bizkaiko Foru Aldundiak berriro bultzatuko ditu aurten Ondarearen Europar Jardunaldiak, "Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza Bizkaian" izenburuarekin. Kultur Ondareari buruzko sentsibilizazio programa handinahia da, Europar Kontseiluak sustatua, Europar Batasunarekin lankidetzan. Urrian izaten dira jardunaldiak, eta ondarearekin eta historiarekin zerikusia duten hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak ere bat egingo dute jai kulturalarekin, eta doan eskainiko dizkiete bisitariei bisita gidatuak eta familientzako tailerrak. Hona hemen jarduera horiei buruzko informazioa:

 

BISITA GIDATUA

KOMENTU-BAZTERRAK  |  2. IBILBIDEA: SAN FRANTZISKO ETA SAN ANDRES ARTEAN

(Eleiz Museoa arduratuko da 1. Ibilbideaz: San Agustindik Enkarnaziora )

Ibilbide gidatua

Topalekua: Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea, 14 – 48003 Bilbao)

Ordua: 17:00etan

Egunak: urriak 4 eta 18 (euskaraz) eta urriak 11 eta 25 (gaztelaniaz)

Antolaketa: Berreginen Museoa eta Euskal Museoa

Informazioa eta erreserbak: 944150231

Parte-hartzaile kopurua mugatuta dago.

Ibilbidean, aukera izango dugu San Frantziskoko Komentuaren hondar zaharberrituak ezagutzeko. XV. mendean eraiki zen komentua, baina kuartel bat jarri zen bertan XIX. mendean, dagoeneko desagertua. Ondoren, San Andres Ikastetxe zaharrera joango gara, Zamudioko Atearen –bertan dago gaur egun Euskal Museoa– eta Joan Santuen elizaren alboan, eta han ikusiko dugu nola joan zen berritzen antzinako Bilboren paisaia historiko aldakorra, gaur egungo egiturara iritsi arte.

 

 

FAMILIENTZAKO TAILERRA

PAISAIA LURRINTSUAK

Familientzako tailerra

Klaustroa zen fraideen bizitzaren erdigunea. Harrizko patioa zen, bertan landatutako landareen paisaia berde eta lurrintsuez tindatua. Tailer honen bitartez, gazte zein helduek klaustroek izan zuten erabilera antzinakoenetako bat ezagutzeko aukera izango dute; eta klaustro batean egingo dugu hori, San Frantziskoko Komentu zaharrean, hain zuzen ere. Gune horretan, sendabelarrak eta belar lurrintsuak landatu, eta horien hainbat erabilera ezagutuko ditugu.

Topalekua: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea, 14 – 48003 Bilbao)

Ordua: 11:00etan (2 orduko iraupena)

Datak: urriak 15 eta 29, igandeak

Euskaraz izango dira bi tailerrak

 

Jarduera guztietarako, aurretik eman behar da izena, 944150231 telefono zenbakian


Deskargatu: EGUTEGIA EOJ 2017

Deskargatu: KATALOGOA OEJ 2017

Deskargatu: FAMILIENTZAKO TAILERRA OEJ 2017 - EUSKAL MUSEOA ETA BERREGINEN MUSEOA

Deskargatu: IBILBIDE GIDATUA OEJ 2017 - EUSKAL MUSEOA ETA BERREGINEN MUSEO