Berriak

Elena Jiménez, 12 urteko gernikarra, Euskal Museoko Erraldoiaren identifikazio lehiaketako irabazlea.


Saria, Bilboko baldosaren tarta bat. Marino Monterok, Gargantua konpainiako arduraduna, emango dio: irailaren 6an, 12:00etan, Euskal Museoko Hallean. Era berean, Museoaren sarrera zaintzen duen Erraldoiaren izena jakinaraziko da. Lehiaketa Gargantua konpainiak antolatu zuen; Don Manuel gozo-dendak, berriz, sariaren tarta eman du dohaintzan, baita sari-banaketaren ekitaldian Euskal Museora hurbiltzen direnek probatu ahal izango duten tarta ere.