Euskal Museoak zozketa erraldoi bat egin du… Nork irabazi du saria?
Bizkaiko erakundeak gaur jakinarazi ditu Bilboko Erraldoi eta Buruhandien erakusketaren harira egin diren lehiaketen irabazleen izenak
Irabazleen izenak sari banaketaren egunean emango dira ezagutzera
Euskal Museoak, Bilboko Gida Piratarekin, Lago kafetegiarekin eta Bilbao Historiko erakundearekin batera, bi lehiaketa antolatu ditu uda honetan Klaustroan ikusgai egon den Erraldoi eta Buruhandien erakusketarekin lotuta. Lehenengoan, Museoaren sarreran zeuden bi pertsonaia herrikoiak nortzuk ziren esateko eskatzen zitzaien parte-hartzaileei. Saria, egundoko txokolate-jana (Lago kafetegian). Bigarrenean, zeregina Agirre Lehendakaria erraldoiarentzako dantza-laguna bilatzea zen. Kasu horretan, sariak afariak (Arandia de Julen jatetxean, El Churrasco jatetxean eta Aitxiar jatetxean) eta Bilboko Erriberako Merkatuko erosketa-saski bat izan dira.
Euskal Museoan zozketa egin ondoren, bi lehiaketetako irabazleen izenak jakinarazi dira.
Bilboko Aste Nagusiko Gida Piratak eta Café Lagok antolatutako Identifika itzazu Euskal Museoaren sarreran dauden bi Erraldoiak lehiaketan, 260 txartel zenbatu dira guztira, kontuan hartuta posta elektronikoz jasotakoak eta Euskal Museoan ikusgai egon den kutxan sartutakoak.
Aurten, lehiaketa apur bat zailagoa izan da; izan ere, ikusgai egon diren Olagizona eta Zamaketaria erraldoiak ez ziren bikotea.
Bihurrikeria honi esker, beste behin ere, bisitariek jai-ondarearen inguruan duten ezagutza neurtu ahal izan da. Horietako askok (79) akatsa egin dute; izan ere, gehienek, Bilboko Erraldoien konpartsan duen benetako bikotekidearekin lotu dute erraldoi bakoitza : Olagizona Zigarro-saltzailearekin eta Zamaketaria Marinelarekin.
Bilbao Historiko erakundeak Jose Antonio Agirreren Erraldoiari bikotekidea aurkitu nahi diogu lehiaketa antolatu zuen, lehen Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoari eskainitako erraldoiari pertsonaia osagarria edo antagonikoa bilatzeko. 492 txartel zenbatu dira, kontuan hartuta posta elektronikoz jasotakoak eta Euskal Museoan ikusgai egon den kutxan sartutakoak.
Irailaren 20an (18:00) sariak banatuko dira Museoan, eta ospakizun txiki horretan parte hartzera gonbidatuta zaudete guztiok. Erakunde babesleen eskutik banatuko dira sariak:
- Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco: Sorkunde Aiarza
- Café Lago: Bonifacio García
- Bilbao Historiko: Unai Aizpuru
- Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirata:
Jesus Zabala, itsasontziko kapitaina; Elena Marsal, zubi eta maniobretako ofiziala; eta Marino Montero, itsasbideetako ofiziala.
- Erriberako Merkatuaren Merkatari Elkartea
- Aitxiar jatetxea
- Arandia jatetxea
- Churrasco jatetxea