Berriak

Euskal Museoak 23.000 bisitaritik gora izan ditu Aste Nagusian

 

Bizkaiko erakundean hirukoiztu egin da bisitari-kopurua, iaz garai horretan bertan izan zuen kopuruarekin alderatuz gero


 

Euskal Museoak bere marka ondu du aurtengo Aste Nagusian, 23.000 bisitaritik gora jaso baititu. Bilboko Erraldoi eta Buruhandiek, erakusketa iraunkorrarekin eta Frivolité aldi baterako erakusketarekin batera (XVIII. mendeko jantzien erakusketa; urtarrilera arte ikusgai), ikusi dute nola hirukoiztu den bisitarien kopurua, 2016ko garai berean izandakoarekin alderatuta. Datu horiek indartu egiten dute Euskal Museoak izan duen bisiten gorakada, eta hori bere jarduera-programa osoari esker gertatu da.

Udan museoko Klaustroa betetzen duten Bilboko Buruhandi eta Erraldoiek erakartzen dute jende gehien, oraindik ere, Bilboko Aste Nagusian. Hala, Pitxitxi eta Lina, Ingelesa eta Bilbotar Neskatilari… milaka argazki egin dizkiete Euskal Museoan, egunero kalejiran irten aurretik zein ondoren. Jaietan zehar, goizero ateratzen dituzte kalejiran, eta pertsonaia herrikoi horiek dira kalejirako protagonistak. Zalantzarik gabe, berri ona da euskal kulturaren hedapenerako, eta hori da, hain zuzen ere, Museo honen helburu nagusia.