Pauso txiki baina erraldoiak Euskal Museoan
Beste urte batez, Klaustroak ikusi du gazteenek nola ikasi duten Erraldoiak dantzarazten hiru egunetan zehar
Euskal Museoak eta Ondalan Konpartsak hirugarren aldiz egin dute ‘Erraldoiak dantzarazten’ tailerra. Txikiek uztaileko ondoz ondoko hiru ostegunetan ikasi dute nola mugiarazten diren pertsonaia ezagun horiek. Euren neurrira egokituta, lehenengo ikasgaia ikasi dute, eta, gero, Erraldoiak gogotsu hartu eta dantzarazi dituzte. Gainera, aukera izan dute margotzeko edota txapak egiteko ere. Dibertsioa bermatuta egon da, baita ikaskuntza ere. Erraldoiak jada zain daude urte hau noiz igaroko, gazte ausart hauek berriz ere eurekin dantzatu dezaten.