BILBAO HISTORIKO LEHIAKETA
Bikotekidea aurkitu nahi diogu 1. Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandako Jose Antonio Agirreren Erraldoiari
Erraldoiek, oro har, pertsona jakin bat baino gehiago, herriak eta kulturak, bandoak eta ideologiak, lanbideak edo bizimoduak, estamentu sozialak edo pertsonaia herrikoiak ordezkatzen dituzte, denak ere belaunaldi bakoitzak komunitatearen elementu ordezkagarri gisa sorrarazitako iruditeria kolektibotik ateratakoak.
XVII. mendetik, Bilboko Erraldoien konpartsa bikotez osatuta dago; batzuk pertsonaia osagarriak dira, eta besteak, berriz, elkarren artean antagonikoak. Adibidez, Don Terencio eta Doña Tomasa (lehenengo kasuan, Bilboko Hiribilduko botere sozial eta ekonomikoaren irudi gisa), eta Zumalakarregi eta Isabel II.a (hemeretzigarren mendeko Karlistadetako bando etsaiak ordezkatzen dituztenak).
2016an, 1. Eusko Jaurlaritzaren (1936-37) 80. urteurrena zela-eta, orduko lehendakari izandako Jose Antonio Agirre Lekuberen figuran oinarritutako Erraldoia eraiki zen.
BILBAO HISTORIKO erakundeak HIRU TXAPELDUN MENÚ, 3 lagunentzat, Atxurin [Arandia de Juelen jatetxean], San Frantziskon [Churrasco jatetxean] eta Alde Zaharrean [Aitxiar jatetxean] eta 0 KMko EROSKETA SASKI BAT, Erriberako Merkatuak emanda zozkatuko ditu, Erraldoi honen bikotekide gisa pertsonaia osagarri edo antagoniko bat proposatzen dutenen artean.
Bete txartela, Euskal Museoan edo Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirataren webgunean