"Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak" eta "Bizkaiko Dantza Tradizionalak" erakusketek 21.856 bisitariak liluratu dituzte
Abuztuan, 21.856 pertsonak bisitatu dute Bilboko Euskal Museoa, Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak eta Bizkaiko Dantza tradizionalak erakusketek erakarrita.
Bisita-kopuruak %32ko hazkundea izan du, iazko abuztuko datuekin alderatuta. Erraldoi eta Buruhandi itzelek datorren urtera arte utzi gaituzte, baina Dantzei buruzko erakusketa irailaren 8ra arte ikusi ahal izango da, egun horretan itxiko baititu ateak.