Euskal Museoak Erraldoi Txikien 1. Kontzentrazio Handia ospatuko du
Bilboko erakundeak deialdia egiten du, uztailaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara, gomazko pertsonaia herrikoi horietako mordoa bildu daitezen Klaustroan
Euskal Museoak Bilbon sekula ikusi ez den zerbait lortu nahi du. Hori dela eta, uztailaren 21ean, gomazko Erraldoi Txikien 1. Kontzentrazio Handia antolatu du, Klaustroan. Ekimenaren asmoa da, 11:00etatik 14:00etara bitartean eta aipatutako tokian, pertsonaia herrikoi horietako ahalik eta kopururik handiena biltzea. Jai-giroan ospatuko den egun horrek argazki ikusgarria utziko digu.
Ekitaldian, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, eta, gehienez, pertsona bakoitzak Erraldoi Txikien BIKOTE BAT ekarri ahal izango du. Piezak markatuta egon beharko dira oinarrian, jabearen izenarekin eta telefono-zenbakiarekin. Ekimenaren helburua da DRAGOI-MUNSTRO (TARASKA) itzel baten bizkarrezurra neurri txikiko pertsonaia ezagun horiekin betetzea.
Jarduera hau Bilboko Erraldoi eta Buruhandien erakusketaren barruan dago sartuta. Hain zuzen ere, erakusketa hori Euskal Museoan ikus daiteke uda osoan. Gainera, erakusketaren osagarri, beste zenbait ekimen ere antolatu dira: uztaileko ostegunetan, haurrentzako tailerra; eta Ondalan Erraldoien Konpartsak kalejira eskaini du erakusketa irekitzeko. Era berean, Aste Nagusian, erakusketara dohainik sartu ahal izango da.