Berriak

Euskal Museoak Frivolité aurkezten du: burua galtzeko moduko erakusketa

 

Erakusketak XVIII. mendeko jantziak erakusten ditu, eta garai fin eta sentsual hartan gorteko jendearen gustuak nolakoak ziren islatzen du

 


 

Virginie Déjazet 1820. urtearen inguruko Parisko aktore famatuari ezerk ez lioke pentsaraziko haren arropa Bilbon miretsiko zutenik. Déjazeten trajea erakusketa osatzen duten 23 manikietatik bat besterik ez da, eta 2017ko ekainaren 24tik 2018ko urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai Euskal Museoan. Bilboko erakundeak inauguratu duen erakusketa hau Donostiako San Telmo Museoaren XVIII. mendeko jantzien bilduma bateko jantziekin osatuta dago. Aparteko aukera da, izan ere, goi-gizartearen jantzi-sorta zabal bat jartzen du ikusgai. Ehun eta brodatu bikainak erabiltzen zituen nobleziaren jantziak dira, eta gorteko klase adeitsu, fin, exotiko eta sentsual baten frivolitéa ekartzen dute gogora.

Santiago Arcos Ugalde txiletar pintoreak, zeina León Bonnaten eskolakoa baitzen eta Donostian bizi baitzen XX. mendearen lehen hamarkadan, bilduma bat egin zuen haren andrearekin batera orduko festetan erabiltzen zituzten arropekin. Azkenean, San Telmo Museoak jaso zituen harribitxi horiek 40ko hamarkadan. Gainera, piezen atzean dauden istorio exotiko eta sentsualak direla-eta, Euskal Museoko erakusketa berri honek burua galaraziko die frantziar erako soineko eta trajeei so egiten dieten bisitariei.

Bilboko erakundeak Frivolitéren ateak irekitzen ditu, bisitaria zetazko oihaletan bil dadin. Hain zuzen, Luis XV.a heldu zenean, zeta izan zen gorteko jantziak egiteko oihalik erabiliena. Batez ere Lyonen barreiatutako ehunka ehundegietan egindako zetak lortu zuen ospe handia, eta zeta italiarrari gailendu zitzaion. Brodatuaren bidez bidalitako mezuak (politikoak, sozialak, maitasunezkoak edo artistikoak) ere ikusi ahal izango dira erakusketan, esate baterako, Figaroren ezteiak bezain komedia ezagunei erreferentzia egiten dioten jakak.

Sedukzioa arropa horien azpian gorde ohi diren kortseekin helduko da; baleen bizarrekin egiten ziren, eta material hori zen une hartan preziatuena. Emakumeek haur zirenetik erabiltzen zuten jantzia zen, baina orduko mediku eta filosofoek zalantzan jarri zuten, eragin kaltegarria zuelako.

Euskal Museoa bisitatzen duten guztiek telazko altxorrak aurkituko dituzte Frivolitén. Material apurrerrazez eginda badaude ere, traje historikoak dira, eta jantzi horiek bizitakoak ez dira inondik ere erraz ahaztekoak. XVIII. mendera egindako bidaia; Bilbo aukera bikain horren zain zegoen. 


Inaugurazioaren argazki-sorta