Zinema kaostikoa izango dugu Euskal Museoan
Caostica Film Laburren eta Bioklipen Nazioarteko Jaialdi ezagunak Bilboko museoaren klaustroan ezarriko du agertokia, bere proiekzioetako bat eskaintzeko
Caostica Jaialdia Bilbon ospatzen ari da, ekainaren 12tik 19ra, eta, edizio honetan, Euskal Museoko klaustroan eskaini zuen atal ofizialeko proiekzioetako bat. Publikoak inguru paregabean gozatu ahal izan zuen proiekzioaz.
Lehiaketa honen 15. edizioan, 100 herrialdetako 2.642 obra jaso dira; horietatik 46 Atal Ofizialean lehiatuko dira, Caostica logiaren tronua eskuratzeko.
Hauek dira edizio honetako epaimahaia osatzen duen Goi-batzorde Caosticoko kideak: Nahikari Ipiña (produktorea), Ivan Miñambres (editorea eta produktorea) eta Axel Casas (gidoilaria eta errealizadorea).
Zorte on parte-hartzaile guztioi!