EUSKAL MUSEO ETNOGRAFIKOAK 100 URTE BETEKO DITU
Ekainaren 11n, Bilboko Euskal Museoaren jatorria izandako Euskal Museo Etnografikoaren mendeurrena ospatuko dugu.
Urteurrena ospatzeko, ekitaldi instituzionala izango dugu, Museoko patronoen eskutik, baita Erdi Aroko musika, dantza eta jantzien egitaraua ere; azken hori Basurtuko Beti Jai Alai dantza-taldeak sortu du ospakizun honetarako. Aipatutako birsorkuntza prestatzeko, alde batetik, Iñaki Irigoienek Bizkaiko artxiboan egindako ikerketa baliatu da, eta, bestetik, Francisco Vázquez de Mendietaren (1556-1620) Fernando Katolikoaren Bizkaiko Foru zina eta Ezkontza Begoñan olio historizistetan irudikatutako ikonografia. Iruñeko Ensemble de Chirimías Miguel de Arrózpide taldeak jarriko du musika; izan ere, talde horrek antzinako musika-melodiak berreskuratzen ditu.
Gonbit egiten dizuegu Euskal Museoarentzat garrantzi handikoa den mendeurrena gurekin batera ospatzera, igandean, ekainaren 11n, 12:00etan, erakundeko klaustroan.
Sarbidea: Gurutze kaleko 4. zenbakitik.
Sarrera dohainik
Deskargatu: Informazio gehiago (Diptikoa)