GAU ZURIA 2017
GAU ZURIA EUSKAL MUSEOAN
LYCEUM CLUB
Madrilgo Lyceum Klub-ari buruzko antzerki-emanaldia. XX. mendearen hasierako emakumeek huts-hutsean osatutako elkartea, besteak beste, Pilar de Zubiaurre, Zenobia Camprubí eta Carmen Baroja izan zituen bazkide. Emanaldi honetan emakume aitzindari horiei eta eurak abiatutako ekimenei -kultura eta hezkuntza unibertsala helburu zutenak- balioa emango zaie.
Eguna: Ekainak 17
Lekua: Euskal Museoa Bilbao [ metro Unamuno-Zazpi Kaleak]
Saioak: 22:00; 22:45; 23:30; 00:15; 01:00.
BILBAO 700 FUNDAZIOAK URIAREN URTEURRENA GOGORATZEKO GAU ZURIA ANTOLATU DU EKAINAREN 17an
Iluntzeko 20:30ean hasita, Bilboko Gau Zuriaren barruan antolatutako ekitaldiak hasiko dira. Bilbao 700 Fundazioak, Bilboko Udalak babestuta, hainbat jarduera, animazio eta ikuskizun interaktibo antolatu ditu.
Argien eta koloreen eszenatoki izango da Bilbo; aldi berean, ikuskizunak ere egingo dira gau magikoan ondo pasatzeko.
Gau Zurian aukera izango duzue labirinto argikorrak, lore-instalazio eta baso argidunak ikusteko.
Aurtengo edizioan antzerkiak, dantzak eta bestelako arte-adierazpideek ere lekua izango dute.
Bilbao 700 Fundazioak uria fundatu zeneko urteurrena dela-eta, Gau Zuria egingo du. Datorren zapatuan, ekainak 17, uria dotore jarriko da urtebetetzea ospatzeko. 20:30ean hasi eta 02:30era arte, jardueraz betetako gau magikoaz gozatzeko aukera izango dute bilbotarrek.
Bilboko Udalak babestuta, Bilbao 700 Fundazioak urtero antolatzen du Gau Zuria. Hitzordu paregabea egun horretan bakarrik ikus daitezkeen irudiez gozatzeko. Horrela, ekainaren 17ko gaua bizitzeko eta bizikidetzarako leku bihurtzen da Bilbo.
Miren Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioaren zuzendariak aurtengo programazioa aurkeztu du prentsaren aurrean, eta adin guztietako jendearentzat diseinatutako ekitaldien zehaztapenak eman ditu. Eraikinak argiztatuta, irudi dinamikoen sekuentziak, argizko lorategiak edo hiru dimentsiotako irudi parte-hartzaileen jolasa, horra hor Bilboren urtebetetzea ospatzeko programatu diren jarduera batzuk.
Bilboko itsasadarrak bat egingo du Zubizuriko argien, koloreen eta soinuen ikuskizunarekin; Areatzako aterpeetan argizko labirintoa egingo da eta Abandoibarrako pasealekuan loreen instalazioak jarriko dira.
Euskadi plaza argizko baso bihurtuko da, kolorez aldatzen duten argi-haloek animaturiko ihiekin eta enborrekin; Iberdrola dorrearen barrualdean argizko instalazioa egongo da zuzeneko musika klasikoak lagunduta.
Udaletxeko zubian estropada berezia egingo da Bilbao Bizkaia Ur partzuergoaren eskutik; apustuak egin daitezke…eta onenak irabaz dezala!
PROGRAMA
00. UDALETXEA
Gau Zuriak hiritarrak deituko ditu Bilboko Udaletxearen aurrera, argiztapen apaingarri batekin goza dezaten udal eraikinaren 125.urteurrena dela-eta.
Lekua: Bilboko Udaletxea, 22:20etik aurrera.
01. PUSH-PULL
Dantza-ikuskizuna harreman pertsonalen hartze eta emateei buruz.
Lekua: Martzana kaia.
Saioak: 22:00; 22:45; 23:30; 00:15; 01:00.
02. LYCEUM CLUB
Madrilgo Lyceum Klub-ari buruzko antzerki-emanaldia. XX. mendearen hasierako emakumeek huts-hutsean osatutako elkartea, besteak beste, Pilar de Zubiaurre, Zenobia Camprubí eta Carmen Baroja izan zituen bazkide. Emanaldi honetan emakume aitzindari horiei eta eurak abiatutako ekimenei -kultura eta hezkuntza unibertsala helburu zutenak- balioa emango zaie.
Lekua: Euskal Museoa.
Saioak: 22:00; 22:45; 23:30; 00:15; 01:00.
03. BILBAO, ABESTIZ ETA SOINUZ
Santiagoko katedrala ohiko kontzertuaren egoitza izango da. Hiru musika-talde izango dira: Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkarteko umeen abesbatza eta Euskeria abesbatza eta Iralabarriko San Antonio abesbatza.
Lekua: Santiagoko katedraleko arkupeak.
Saioak: 20:30: Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa (Amagoia Loroño, zuzendaria).
22:00: Bilboko Koral Elkarteko umeen abesbatza (Jose Luis Ormazabal, zuzendaria) eta Bilboko Koraleko Euskeria abesbatza (Urko Sangroniz, zuzendaria).
23:30: Iralabarriko San Antonio abesbatza (Maite Zugazaga, zuzendaria).
04. HABITACIÓN CON VISTAS
Pertsonalizatutako lanparen pantailak. Zazpi Kaleetako kale batzuk apainduko dira, oihalekin egindako lanparen pantailak erabiliz girlandak eginez.
Lekua: Zazpi Kaleak (Bidebarrieta eta Posta kaleak).
22:30etik aurrera.
05. EZAGUTU BILBO!
Ezagutzen al duzu Bilbo? Galdera horri erantzungo diote jolas interaktiboan parte hartzen dutenek. Hain zuzen ere, Bilbokoak ez diren eraikinak eta paisaiak saihestu. beharko dira.
Lekua: Plaza Barria.
20:30etik aurrera.
06. MEMORIA INVOLUNTARIA
Zenbait ikono eta sinbolo klasiko proiektatuko dira, ikus-entzunezkoen teknika bat erabilita: pixel-sorting-a. Teknika honekin zenbait koadro mugimenduan eman eta bulkada bisualak eskaintzen dira, gordean dagoen oroimena estimulatzeko. Elizaren fatxadan behin eta berriro errepikatzen den proiekzioa, beren-beregi horretarako konposatutako soinu-espazioarekin.
Lekua: San Nicolaseko elizako fatxada.
22:30etik aurrera.
07. LA ESTACIÓN SIN TIEMPO
Trenari buruzko bideo-mapping-a, zuzeneko musikarekin. Irudien proiekzioa, musika eta dantza lagun, tren-geltokietako bidaiarien joan-etorria irudikatuz.
Lekua: Naxako geltokia.
22:30etik aurrera.
08. ARGIZKO SAREAK
Hari luminiszenteen labirintoa -arrantzarako hariak balira legez-, eta giroan portuetako ohiko soinuak, esaterako, porturatzen ari diren ontzien burrunba.
Lekua: Areatzako aterpeak.
22:30etik aurrera.
09. LAGUNEN TXOKOA
Dekorazio urbano bitxia figura puzgarriekin eginda; oinarriek jarlekuaren edo mostradorearen funtzioa ere badute. Gau Zurian atzera-aurrera gabiltzanez, atsedena hartzeko lekua dugu honako hau.
Lekua: Erripako kaia.
20:30etik aurrera.
10. TRAINERAK
Euskal tradiziorik errotuenetako bat ditugu traineruak eta honako honetan, argiekin 12na metroko traineru bi egingo ditugu udaletxeko zubian. Traineru bakoitza modu mekanikoan mugituko da estropada irudikatuz, zein bere erritmora. Onenak irabaz dezala!
Lekua: Udaletxeko zubia.
22:30etik aurrera.
11. UN JARDIN EN PLUS
Puzgarrien figurekin egindako lorategia: loreak, zuhaixkak, zuhaitzak…
Lekua: Uribitarte.
20:30etik aurrera.
12. NOCTURNA DE POESÍA
Luma mekanikoa, laser argiarekin mezu poetiko iragankorrak idazten dituena.
Lekua: Uribitarte.
22:30etik aurrera.
13. ZUBIETAN ZURI
Zubizuri dotore egongo da argi-, kolore- eta soinu-sortekin. Marrazgailuek gehienbat ibairantz proiektatuko dituzte argi-sortak, isla-efektu zirraragarriak lortuz.
Lekua: Zubizuri.
22:30etik aurrera.
14. PAINT TOUCH
Zabalguneko eraikineko beiratearen gainean irudi dinamikoen sekuentziak proiektatuko dira; erabiltzaileak DJ bideo bat balitz bezala manipulatzen dituenak dira irudiok.
Lekua: Zabalguneko eraikina.
22:30etik aurrera.
15. NIDOS
Gaueko hegaztiek Kale Nagusiko zuhaitzetan habiak egingo dituzte.
Lekua: Kale Nagusia.
22:30etik aurrera.
16. ZALDIEN DANTZA
Argizko zaldi talde baten dantza iturriaren inguruan. Hezte magiko baten erakustaldia Bilboko erdigunean.
Lekua: Moyua plaza.
Saioak: 22:30 + 00:15 + 01:30.
17. ART-Izarrak
Azkuna Zentroa Art-Izarrak bihurtuko da, hau da, arte bizien erakusleiho eta laborategi. “Jendartea” obra eskainiko da, Oreka TX taldearen azken lana, Thierry Biscary-rekin eta DJ bideo batekin batera; dantza, Bikalaren eskutik etorriko zaigu, eta dantzariak, Joseba Irazokiren musika esperimental eta abangoardiakoak lagunduta. Zirkuak ere izango du lekua eta musikaren arloan ezagun egin den Huntza taldea izango dugu.
Lekua: Azkuna Zentroa.
Saioak: 20:30 + 22:30 Jendartea. Oreka TX + T. Biscaray + Video DJ.
21:00 + 23:00 Bilaka.
21:20 + 23:20 Hariak.
21:40 + 23:40. Huntza.
22:10 + 00:10 Joseba Irazoki Dantza Bertikala-rekin.
18. ARBORELUM
Enborrak eta ihiak argi-sortekin animatuta eta kolorez aldatzen direnak, mugimendu-itxura emateko; hori guztia txorien txorrotxioak, kilkerren txirri-txirriak eta haize finaren ufadak lagun direla.
Lekua: Euskadi plaza.
22:30etik aurrera.
19. DANZA EN LA VENTANA
Gaur eguneko dantza eta eskultura eskutik, bertaratutakoen gozamenerako.
Lekua: Arte Ederren Museoa.
22:00etatik aurrera.
20. REFLEJOS DE MÚSICA, ECOS DE LUZ
Hiru txelo-jotzaile Iberdrola dorreko atariko hiru lekutan kokatuko dira eta Bach-en 1. zenbakiko suitea joko dute sol maiorrean. Bakoitzak mugimendu bat joko du eta horrela, musika leku desberdinetatik sortuko da. Oihartzuna legez, mugimendu batek beste batera eramango gaitu. Sabaian, urre koloreko mintz islatzailea jendearen gainetik mugituko da eta espazioa itsasoaren isladez beteko du.
Lekua: Iberdrola dorrea.
22:00etatik aurrera.
21. V.Í.C.T.O.R.
Ikuskizun retro futurista, slow-techno bideo mapping-arekin.
Lekua: Guggenheim Museoa.
22:00etatik aurrera.
22. HIRU ATE
Lore-instalazio barroko argiztatua, giro intimista gogoraraziko diguna, Gau Zuria patxadatsuago hartzeko.
Lekua: Ingelesen landa.
22:30etik aurrera.
23. BALDOSA
Instalazio interaktibo eta murgiltzailea. Bilboko baldosa handi bat da, 6 x 6 m neurrikoa, lurretik 40 zentimetrora dagoena eta perimetroa argiztatuta duena. Baldosako marrazki geometrikoetako erliebe bakoitzak argien eta soinuen sekuentzia bat aktibatuko du, zapaltzen denean.
Lekua: Ingelesen landa.
22:30etik aurrera.
24. IPURTARGIEN LORATEGIA
Ikusleekin elkarreragingo duen argi-labirintoa. Kez betetako airean, laser argiek ikusleen ahotsekin erreakzionatuko dute, hain zuzen ere, soinuaren frekuentziaren araberako irudiak eginez. Ingurugiro horretan, poesiako testuak proiektatuko dira.
Lekua: UPV-EHU Bizkaia Aretoa.
22:30etik aurrera.
25. DANDELIONS
Argizko basoa, neurri desberdinetako txikoria-belar erraldoien 90 instalazioen artean ibiltzeko. Jarduera honen bidez, birziklatzea eta energia aurreztea bultzatzen da.
Lekua: Abandoibarra etorbidea.
22:30etik aurrera.
26. ITSASARGIAK
Kaleko farolen lerrokatzea. Farolak kolorez jantziko dira Gau Zuria ospatzeko. Honako honetan, ez dira oharkabean pasatuko Abandoibarrakoak eta Ibaiertzekoak.
Lekua: Abandoibarra pasealekua.
22:30etik aurrera.
27. AURPEGI MARGOTUA
Ibaiaren aurreko fatxada argi apaingarriz jantziko da, soinu-gidoi bati jarraituz sekuentziatan programatutako argi-efektuekin.
Lekua: Deustuko Unibertsitatea.
22:30etik aurrera.
28. PEONIAK
Euskalduna Jauregiko urmaelean lore delikatu horien distira ederra islatuko da.
Lekua: Euskalduna Jauregiko urmaela.
22:30etik aurrera.
29. DICE LA RÍA…
Antzerki-lana, Bilboko itsasadarrak bere bizimodua kontatuko digu zubien bitartez.
Lekua: Itsas Museoa (barruan).
22:00etatik aurrera.
30. OROIMENA
Ekarri gogora ahaztutako historiak eta memoria. Soinuen, esperientzien ibilbidea, ibilbide bisuala, bisitarien jakin-mina pizten duena, Argi, soinu eta sentsazioen performance-a, ikus-entzuleak sorkuntzaren parte izanda.
Lekua: Ramon de la Sota kaia (Itsas Museoko dikea).
22:30etik aurrera.
31. KALE ANIMAZIOA
Antzerkiko eta kale-animazioko konpainia ibiltariak.
Saioak: 20:30etik 00:30era bitartean.
Lekua: Gau Zuria egingo den eremuaren ibilbidean.
INFORMAZIOA GEHIAGO