“GUERNICA, ARTEA EDO MITOA?”: “Guernica” (Alain Resnais eta Robert Hessens, 1950)
4. SAIOA: MAIATZAK 18 | OSTIRALA | 19:30etan
“GUERNICA, ARTEA EDO MITOA?”
Film labur hau erakutsiko da: “Gernika” (Alain Resnais eta Robert Hessens, 1950) 15 min
[ Frantsesezko jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin ]
Film honi esker, nazioarteko ospea lortu zuen Alain Resnais zinemagile frantsesak; gerora, zinemaren historiako film benetan garrantzitsuak egin zituen Resnaisek, hala nola “Hiroshima, mon amour”, “L'année dernière à Marienbad” eta “La guerre est finie”. Film laburraren hasieran, Gernika suntsituaren argazki bat agertzen da; poliki-poliki, horren gainean agertzen doaz Picassok bere obra handia prestatzeko egin zituen hainbat margo.
Proiekzioaren aberasgarri, María Casares aktoreak Paul Eluarden poema bat irakurtzen du. Poeta frantses nabarmena izan zen Eluard: dadaismoa eta surrealismoa jorratu zituen, eta Gala Dalírekin egon zen ezkonduta. María Casares zinemako eta antzerkiko aktoreak arrakasta bildu zuen Frantzian, hantxe egon baitzen erbestean, Santiago Casares Quirogaren alaba zelako, hots, Azañaren agintaldian Errepublikako ministro izandakoaren alaba.
Filma erakutsi ostean, Picassoren “Guernica” koadroa aztertuko du Alfonso Carlos Saiz Valdivielsok.
Alfonso Carlos Saiz Valdivielso: Zuzenbidean doktorea, idazlea eta kazetaria. Zuzenbide Konstituzionala irakatsi du Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean eta dozena bat liburu argitaratu ditu, askotariko gaiei buruzkoak, hala nola, “Triunfo y tragedia del periodismo vasco”, “Indalecio Prieto, crónica de un corazón”, “Miguel Fleta, memoria de una voz”, “Iniciación al Derecho Político”… Trantsizio-garaian, Bilboko Arte Ederren Museoko Gobernu-Batzordeko kide izan zen, eta, urte haietan, El Sitio elkartea berreraikitzearen alde egin zuen lan, elkarte horretako presidente ere izanik. Hirurogeitik gora erakusketako komisarioa izan da Espainian, Europan eta Iberoamerikan. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademia-kidea da.