Berriak

Museoen Nazioarteko Eguna 2017

 

Euskal Museoak karlistaldietako Bilboko ondarea ikusaraziko du


 

Bilboko erakundeak hitzaldi batekin eta hirian zehar egingo den bisita gidatu batekin ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna

 

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta, aurten, Euskal Museoak hitzaldi batekin (maiatzaren 17an, 18:00etan) eta ‘Garaitu gabeko hiribildua. Karlistaldien ondarea Bilbon’ izeneko bisita gidatu batekin (maiatzaren 19an, 17:30ean) ospatuko du. Doako jarduera da, eta bisitako parte-hartzaileek Bilboko Hiribilduak bizi izan zuen gertaera beliko ospetsuenetako bat ezagutuko dute: 1835, 1836 eta 1874ko karlistaldiak. Erasotzaileentzat alferrekoak izan ziren hiriari egindako setioak, eta horiengatik eman zitzaizkion hiriari txit noblea, txit leiala eta garaitu ezina tituluak. Gainera, hirian egindako ibilbide gidatu baten bidez, iraganera bidaiatu ahal izango da, hirian oraindik bizirik dauden borrokako lekuak ikusteko.

Ibilbidea Begoñako Basilikan hasiko da, eta San Frantziskoko Komentuan amaituko da; ikusleei aukera emango zaie karlistaldiek hiribilduan utzi zuten ondare materiala bertatik bertara ezagutzeko.

Plana osatzeko, ostegunean, maiatzaren 18an, Museoak ‘Gernika 80 urte geroago’ izeneko dokumentalen zikloa eskainiko du, 19:30ean (ez dago aurrez izena eman beharrik). Egun horretan eta asteburuan zehar (maiatzak 19, 20 eta 21), Museorako sarrera doakoa izango da.

 

OINARRIZKO INFORMAZIOA

 

HITZALDIA | Maiatzak 17, asteazkena |  18.00etan |  Euskal Museoan

BISITA GIDATUA | Maiatzak 19, ostirala |  17:30etan |  Begoñako Basilikan

PREZIOA: dohainik

Bisita gidaturako, ezinbestekoa da AURREZ IZENA EMATEA telefono honetan: 94 415 54 23 (lekuak bete arte. 20 pertsonarentzako lekua)

 

Maiatzaren 18an, 19:30ean, Zinema zikloa: ‘GERNIKA 80 URTE GEROAGO’

Sarrera librea. Ez da beharrezkoa aurrez erreserbatzea

Lekua: Euskal Museoa