Basque Fest 2017
Basque Fest 2017 ekitaldiak plan bikaina proposatzen du Aste Santurako Euskal Museoan: `Txakoli & Music. Txistuaren historia´
Euskal kultura eta abangoardiarekin hitzordu aparta den jaialdi ezagun hau Bilboko Euskal Museoko Klaustrora iritsiko da apirilaren 13, 14 eta 15ean, 12:00etatik 14:00etara.
Euskal Museoa, Bilboko Zazpi Kaleetan, euskal kulturaren erreferentea da, zalantzarik gabe. Hori dela eta, ezin zuen hutsik egin Basque Fest jaialdian. Izan ere, jaialdi horren xedea Bilbon Aste Santurako askotariko planak eskaintzea da, bertoko tradiziorik berezienak erakutsiz. Oraingoan, Museoko Klaustroa euskal musikaren historiaren erdigunea bihurtuko da, jardueraren kostua 2 eurotakoa izango delarik (sarbidea Gurutzeta Kaletik. 100 eserleku). Apirilaren 13an, 14an eta 15ean izango da, 12:00etatik 14:00etara, eta bisitariak txistuaz, horren historiaz eta txakolinaz gozatu ahal izango du.
Espazio horretan, gure kulturako instrumenturik esanguratsuenen jatorria deskubritu ahal izango dugu. Aurten, Basque Fest jaialdiak txistuaren munduan sartzeko gonbit egiten digu, Sabin Bikandi txistulariak gitarrista batekin eta kontrabaxu-jotzaile batekin batera - Aiko taldea - eskainiko duen kontzertu dialogatu baten bitartez. Interpretatuko dituzten askotariko melodiak gure historia hurbilenekoaren atarikoa izango dira. Hori guztia, txakoli dastaketa txiki batez gozatzen dugun bitartean.
Magiaz beteriko leku honetara etortzeko aukera bikaina da, bertan, jardueraz gozatu eta barruan gordetzen diren altxor guztiak deskubritzeko, besteak beste, Mikeldi idoloa.
Jaialdiak aukera emango du aurten ere Aste Santuko opor egunetan ehunka planez gozatzeko hiri osoko hainbat tokitan. Edizio honetako egitaraua kontsultatu dezakezu www.basquefest.com webgunean.
Ordutegi berezia Aste Santurako Euskal Museoan
Euskal Museoak ordutegi berezia eskainiko du Aste Santuan, bisitariek ahalik eta gehien gozatu dezaten bilduma iraunkorraz, erakusketez eta egun horietarako antolatutako jarduerez. Hori horrela, apirilaren 13an, 14an eta 15ean (Ostegun Santua, Ostiral Santua eta larunbata) etenik gabe egongo da zabalik, 10:00etatik 19:00etara. Apirilaren 16an (igandea) eta 17an (astelehena), 10:00etatik 14:00etara irekiko du.