LAISTER…
Euskal Museoak zopa bidez funtzionatzen duen eta bidaiatzeko balio duen denbora-makina bat aurkezten du
Bilboko erakundeak `Time Machine Soup´ esperientzia harrigarria proposatzen die bisitariei: ekimenean, zortzi salda dastatu ahal izango dira Gatza eta Piperra jaialdiaren inguruan
Martxoaren 24tik apirilaren 30era bitartean, Euskal Museoak `Time Machine Soup´ erakusketa aurkeztuko du. Bertan, zortzi zopa dastatzeko aukera egongo da, eta, horien bitartez, iraganeko une paregabeetara bidaiatzeko eta garai horiek ezagutzeko aukera izango da. Ostiral, larunbat eta igande guztietan, denboraren makina gastronomiko hori martxan jarriko da, eta bertaratutakoek sekula ahaztuko ez duten ibilbideari ekingo diote. Zehazki, Santos Bregaña diseinatzaileak asmatutako makina horren erregaia zopa da.