Berriak

Piknik kulturala Mikeldiren argitan

 

Euskal Museoak bat egiten du Gatza ta Piperra jaialdiarekin, eta antzerkiaz, operaz edo jazzaz gozatzeko aukera eskaintzen du, tapakia, kopa eta jateko mokadutxo bat hartu bitartean. Klaustroan, eta elkarren segidako bi larunbatetan izango da

 


 

Galdu ezin dezakezun aukera kultural horietako bat da. Euskal Museoak, Gatza ta Piperra Jaialdiaren barruan, martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean eta 8an, 19:30etik 21:00etara arte, piknik kultural batez gozatzea proposatzen du. Klaustroan, primerako opera bat (martxoak 25), antzerki obra bat (apirilak 1) edo jazz kontzertu bat (apirilak 8) ikusteko aukera egongo da, eta etortzen direnek aukera izango dute zenbait altxor gastronomiko dastatzeko eta ardo kopatxo bat edateko.

[Edariak ordaintzen dira aparte]

 

Garrantzitsua da azpimarratzea pikniketan ohikoak diren tapaki klasikoak ez direla faltako, lekuan eroso kokatu ahal izateko. Sarreraren funtzioa beteko duen tapaki horren prezioa 1,5 € da; Museoan bertan salgai egongo da ekintza hasi baino ordu erdi lehenago, eta etxera eraman ahal izango duzu bukatutakoan.

[Sarrera Gurutze kaletik].

 

EGITARAUA:

 

Apirilaren 1a, larunbata  |    BILBAO AFARI &  OPERA FESTIVAL   |   19:30ean   |   Euskal Museoko Klaustroa

Jateko eta edateko postuak. Opera zuzenean. Duo eta aria gastronomikoak "BILBAO BEL CANTO"  talde lirikoaren eskutik (Patricia Sesar - Sopranoa; Martín Barcelona - Tenorra; Iñaki Belasko - Piano-jotzailea).

Apirilaren 8a, larunbata  |   BILBAO AFARI & MUSIC FESTIVAL   |   19:30ean   |   Euskal Museoko Klaustroa

Jateko eta edateko postuak. Mozkortzeko musika. "MUSIC-JAZZ" (Ángela Furquet - Lucía Fumero / Jose´Luis Canal - Mikel Andueza).

 

Aukera aparta da ingurune paregabe batean, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean kokatutako Euskal Museoko Klaustroan, kulturarekin hunkitzeko. Kontzeptu desberdin eta berritzaile bat da ekitaldira etortzen den jende guztiarentzat; izan ere, aurrez inoiz bizi ez duten moduan, baina benetako piknik batean bezala sentitzeko aukera emango die.