Euskal idazlez osatutako mahai-inguru bat lehen aldiz eman da zuzenean
Euskal Museoak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu du, sare sozialetan ere jarraitu ahal izan den hitzaldi batekin
Teknologia erakundearen ohiko elementu egiteko eta euskal kultura ahalik eta gehien hedatzeko asmoz, Euskal Museoak mahai-inguru bat antolatu zuen. Museora bertaratutako guztiak izan ziren ekitaldiaren partaide, bai eta, Facebooken bitartez eskainitako zuzeneko emanaldiari esker, jarduera online jarraitu zuten 150 lagun baino gehiago ere. Horrela, bada, Itxaro Bordak, Mariasun Landak eta Arantxa Urretabizkaiak, Mari Jose Olaziregik moderatuta, azaldu zuten nolakoa izan den `Estereoskopiak 16+16´ erakusketan Eulalia Abaituaren argazkietako bakoitzarekin doazen testuak idazteko lan-prozesua. Gainera, ekitaldiaren bitartez Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zen; aretoa emakumez gainezka zegoen, eta denak ere adi eta hizketan aritu ziren ilusioz beteta dauden eta oso lan ona egiten duten euskal idazle hauekin. Zalantzarik gabe, hemendik aurrera Museoak zuzenean eskainiko ditu bere jardueretako asko, sare sozial honen bitartez.