Berriak

Oparia Museoaren lagunentzat

 

Maite Jimenezek, `Estereoskopiak 16+16´ erakusketaren arduradunak, bisita gidatu aparta eskaini zuen, erakunde bilbotarraren zaleek inguratuta

 


 

Euskal Museoak bere lagunentzat aldizka antolatzen dituen ekitaldi berezi horietako bat izan zen, eta ez zion inori huts egin. `Estereoskopiak 16+16´ erakusketa Eulalia Abaituaren 3D-ko argazkiekin errealitate bihurtzeko arduradun Maite Jimenezek erakusketa barrutik ezagutzeko aukera eskaini zuen. Ekitaldi mota honetakoren bat dagoen bakoitzean, Museoaren lagunek jardunaldi berezi batez gozatzen dute, berariaz eurentzat pentsatutakoa.

Hemen dituzue bisitaren gaineko irudi batzuk, eta, era berean, ezagutzea merezi duen talde honekin bat egitera animatzen zaituztegu.