Euskaltzaindiak bilera egingo du Euskal Museoan
Euskal Museoak Euskaltzaindiko kideak jasotzeko ohorea izan du. Kontsulatuaren Aretoan bildu dira, osoko bilkura egiteko. Ekitaldia hasi aurretik, Museoko Klaustroa bisitatu dute, Museoaren koordinatzailea den Sorkunde Aiarzak, Museoko Presidenta den Nekane Alonso eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua den Lorea Bilbaok lagunduta. Gainera, Museoko langileeek bertaratutakoak agurtu dituzte eta argazkiak atera dituzte Mikeldi idoloaren ondoan. Zalantzarik gabe, Bilboko erakunde honentzat zorte handia izan da euskara zaintzen duen Akademiarekin egon ahal izatea egun batez. Eskerrik asko hain bisita bereziagatik.