Juantxo Egañak euskal argazkigintzaren historian zehar egindako bidaia
Argazkilari ezagunak hitzaldi paregabea eskaini zuen Euskal Museoan; bertan, argazkigintzan nabarmendu ziren emakumeei ere egin zien omenaldia.
Euskal argazkigintzari eta horren protagonistei buruzko istorio txikiak kontatzea zen helburua, eta Juantxo Egañak lortu egin zuen. Argazkilari ospeduna Euskal Museoan egon zen hitzaldi bat ematen. Hitzaldi horrek bikain biribildu zuen Bilboko erakundeak Estereoskopiak 16+16 erakusketa dela-eta antolatutako jarduera-multzoa. Bertaratutako jendeak Euskal Herriko argazkigintzaren historiari buruz hitz egiten duten irudiak ikusi ahal izan zituen.
Hala, Abusuko bidezubia eta Abandoko geltokia ia-ia ezagutezinak ziren Egañak erakutsi zituen eta orain urte asko atera ziren argazkietan. Beste euskal autore batzuei buruz ere hitz egin zuen, esate baterako, Pedro Telesforo Errazquini buruz; izan ere, artistaren funtsak Euskal Museoan bertan daude gordeta. Era berean, hark karlistaldian Bilbon ateratako argazkiak ikusi zituzten.
Hainbat pertsonaiaren erretratuek osatu zuten hitzaldi gustagarri hau. Esate baterako, Pedro Sarasaterenak, XIX. mendean argazki gehien egin zizkioten pertsonaiarenak, edo 1936an Shanghain egon ziren euskal pilotarienak erakutsi zituen.
Bukatzeko, Juantxo Egañak omenaldi txiki bat egin nahi izan zien euskal argazkigintzaren historian nabarmendu ziren emakume guztiei; izan ere, bizi ziren garaian bizi izan zirelako, inoiz ere ez zitzaien esfortzua eta lana aitortu. Eulalia Abaitua, Madame Moreno, Beatriz Azpiazu, Agustina Zugasti eta Carmen Resinesek merezitako txalo zaparrada jaso zuten egindako lanagatik, eta horrekin bukatu zen hitzaldia.