‘SARDINITA´ Bilboko 2017ko aratusteetako irudia izango da
‘Sardinita’, Aratusteak iragarriko duen kartela izango da, 2017ko Bilboko Aratusteen Kartel Lehiaketan aukeratua. Bilboko Aratusteak otsailaren 23tik 28ra ospatuko dira.
Edizio honetan ehun erdi kartel baino gehiago aurkeztu dira, aurreko urtean aurkeztu ziren kopuru antzekoa. Proposamenak ez dira Bilbokoak soilik izan. Parte-hartzaileak hainbat hiritatik etorri dira: Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Huelva, Sevilla, León, Valentzia eta Murtzia. Halere, Bilbokoak izan dira batez ere lanen jatorria.
6 kartel finalistetatik, epaimahaiak irabazlea aukeratu zuen urtarrilaren 24an. Epaimahaia ordezkari hauez osatuta dago: Itziar Urtasun, Jai Batzordearen presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako sailaren zinegotzia, Asier Abaunza eta Amaia Arenal zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkari bat, Maylin Vergara disenatzailea eta Cristina Camargo, Nervión egunkariko kazetaria.
Hiru modu izan dira sei kartel finalisten arteko aukera egiteko. Era presentzialean Euskal Museora bertaratzen (NAN, ENA edo gidatzeko karneta edo antzekoa erakutsiz), Bilboko Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.net) NANaren aurretiko erregistroa eginez eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen webguneen bidez. Sistema bakoitzeko botoek hautaketaren %25 suposatu dute. Gainerako %25 epaimahaiaren bozketaren bidez erabaki da.
Lan finalistaren egileak 2.000 euroko saria jasoko du.
Aurten komunikabide laguntzaile hauen bitartez egin dira botaketak: ETB, Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Radio Bilbao, Bilbao 24 horas, El Nervión, Radio Nervión, TeleBilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia eta Onda Cero.
2017ko Aratusteak otsailaren 23tik 28ra izango dira.