Berriak

200 pertsona inguru bildu ziren Klaustroan, Santa Ageda ospatzeko

 

Euskal Museoak abesbatza jardunaldi bat antolatu zuen, eta entzuleak liluratuta utzi zituzten, jai-egun honetako kantu tradizionalak abestuz


 

GARAIZARKO MATSORRIAK abesbatzak, BILBOKO SUHILTZAILEEN abesbatzak, ARRATIAko abesbatzak eta SAN ANTONgo abesbatzak 200 pertsona baino gehiago bildu zituzten Euskal Museoko Klaustroan, euskal egutegiko jai-egun garrantzitsuenetako bat ospatzeko. Abesbatza guztiek hunkitu zituzten bertaratutakoak, hain geurea den tradizio honetako kantuak abestuz. Jardunaldia 11:00etan hasi eta 13:00ak inguruan amaitu zen, eta bastoiek zoruaren kontra kolpe egitean markatutako erritmoa izan zen nagusi une oro. Ahots horiek Klaustroan entzutea, Mikeldi inguratuta, oso une berezia izan zen bertan zeuden guztientzat. Espero dugu honakoa ez izatea abesbatza hauek Museoa bisitatzen duten azken aldia. Eskerrik asko denoi!