JUANTXO EGAÑAREN HITZALDIA
Argazkilari ospetsua Bilboko erakunde honetara etorriko da, otsailaren 16an (osteguna), 18:00etan, Euskal Herriko argazkigintzari eta horren inguruko protagonistei buruz hitz egitera
Estereoskopiak 16+16 erakusketa, Eulalia Abaituaren hiru dimentsioko irudiak jasotzen dituena eta une honetan Museoan bisitatu daitekeena, ikuspuntu askotatik aztertu daiteke. Esate baterako, JUANTXO EGAÑAK 2017ko otsailaren 16ko (osteguna) 18:00etan emango duen `Pequeñas historias de la fotografía y sus protagonistas en el País Vasco´ (`Euskal Herriko argazkigintzaren eta horren inguruko protagonisten istorio txikiak´) hitzaldiaren bitartez. Sarrera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Aukera aparta da, erakusketa beste ikuspuntu batetik ikusteko.
Asmoa zenbait istorio txiki ezagutzea da: euskal argazkigintzari buruzkoak, etorri ziren argazkilarienak, aitzindarienak, dagerrotipoa erabili zuten aurrenekoenak… Hitzaldian, era berean, euskal argazkigintzaren munduan oharkabean geratu ziren hamar emakumezko argazkilari ere aipatuko dira: esate baterako, Madame Moreno, senarrarekin batera Baionan egiten zuena lan 1865. urte inguruan; edota Julia Zornoza, Etxalarren jaioa baina Altsasun bizi zena, 1936an atxilotu eta errepresaliatutakoa, zeinari bando frankistak motz-motz utzi baitzion ilea, eta Altsasutik pasearazi gero.