Berriak

Euskal Museoak Euskal Abesbatzen Jardunaldia eskainiko du, Agate Deuna eguna ospatzeko

Tradizioari jarraituz, taldeek Klaustroan abestuko dute 2017ko otsailaren 4ko (larunbata) goizean

 


 

Agate Deuna egunik garrantzitsuenetakoa da euskal jaien artean; hori dela-eta, Euskal Museoak ospatu egin nahi du: otsailaren 4an izango da, doako jardunaldi baten bitartez. Ekitaldian, zenbait euskal abesbatzek egun horri dagozkion zenbait kantu herrikoi abestuko dituzte Museoko Klaustroan, 10:45etik aurrera.

GARAIZARKO MATSORRIAK abesbatzak Bilboko erakunde honetan egingo du bere geldialdietako bat, eta goizeko 11:00etan abestuko du. Ondoren, BILBOKO SUHILTZAILEEN abesbatzaren txanda iritsiko da, eta euren ahotsek harridura piztuko dute 11:30ean. Amaitzeko, 12:00etan, ARRATIAko koruak txundituta utziko ditu bertaratzen direnak. 

Aukera aparta da oso geurea den tradizio hau ezagutzeko, izan ere, ahotsei lagunduz lurra kolpatzen duten makilen erritmopean, dardara batean jarriko dituzte Mikeldi Idoloa eta Museora etorritako pertsona guztiak. Euskal mitologiaren alderdi jakin batera hurbiltzeko modu hau inork ez luke galdu behar.