Euskal Museoa da Bilboko 2017ko Inauterietako Lehiaketako kartel irabazlea bozkatzeko aukeratu den lekuetako bat
Sei lan finalistak Bilboko Euskal Museoan erakutsiko dira, urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra.
Zatoz Museora eta eman botoa gustokoen duzun kartelari!
2017ko Bilboko Inauterietako Kartelen Lehiaketako finalistak “EN LA CALLE”, “SAN ANTÓN”, “BOROBILBO”, “CONCEPTUAL”, “BIL-BA-O” eta "SARDINITA dira, eta Euskal Museoan ikusi ahal izango dira urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra. Unamuno plazan dagoen egoitzara bertaratzen diren pertsona guztiek zuzenean bozkatu ahal izango dute gustukoen duten kartela, astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 19:00etara, eta astearteetan, 10:00etatik 14:00etara. Bozkatzeko, beharrezkoa izango da honako agiri hauek erakustea: NANa, gidabaimena edo antzeko agiriren bat.
Euskal Museoan ez ezik, finalera iritsi diren sei kartelak beste 2 modutan bozkatu ahal izango dira; batetik, Bilboko Udalaren webgunean (www.bilbao.eus), eta, bestetik, hedabide kolaboratzaileen webguneetan (ETB, Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Radio Bilbao eta Bilbao 24 horas, El Nervión, Radio Nervión, TeleBilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia eta Onda Cero).
Lan finalisten hautaketa honako hauek osatutako epaimahaiak egin du: Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeko presidentea eta Jaietako Saileko zinegotzia; Asier Abaunza eta Amaia Arenal, zinegotziak; Bilboko Konpartsen ordezkari bat; Maylin Vergara, diseinatzailea, eta Cristina Camargo, Nervión egunkariko kazetaria.
Boto-sistema bakoitzari erabakiaren %25a dagokio, eta gainerako %25a, aldiz, epaimahaiaren esku egongo da.
Lan irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko du.