Euskal Museoak Eulalia Abaitua argazkilariaren Errepublika Independentea ezagutaraziko du
Bilboko Begoña auzotik egingo den BISITA GIDATUAK, argazkilariaren bizitza eta obrako txoko garrantzitsuenak ikusteko aukera emango du.
Hilotan Euskal Museoan bisitatu daitekeen Eulalia Abaituaren hiru dimentsioko argazkien Estereoskoipak 16+16 erakusketa kalera aterako da. Hori dela eta, 2017ko urtarrilaren 14an, larunbatean, 11:30etik aurrera, Begoña auzoko txoko garrantzitsuenetatik barrena ibiltzeko aukera eskainiko du Museoak, ‘Eulalia Abaituaren Errepublika Independentea’ izeneko bisita gidatuarekin. Argazkilariaren bizitza markatu zuten lekuak izango dira, eta bere obraren biografia gogorarazteko balioko dute, Bilboko izaera handieneko auzo baten memoria berpizteaz gain.
Ibilaldia Begoñako Basilikan abiatuko da (izena eman duten pertsonentzako topalekua), eta parte-hartzaileak Eulalia Abaituaren inguruko munduan barneratuko dira; azkenik, Euskal Museoko Estereoskopiak 16+16 erakusketako zenbait lan ikusteko aukera izango dute. Bisita doakoa izango da, eta gaztelaniaz egingo da.
OINARRIZKO INFORMAZIOA:
Eguna: 2017ko urtarrilak 14 (larunbata)
Ordua eta irteera lekua: 11:30etan Begoñako katedralan
Hizkuntza: Erdaraz
DOAKO BISITA
Aldez aurretik eman behar da izena 944 150 231 telefonoan
INFO+
www.euskal-museoa.org | press@euskal-museoa.org | 944155423 astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara