Berriak

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak doako sarrerarekin ospatuko dute Santo Tomas eguna

 

Datorren asteazkenean, abenduaren 21ean, nahi duten pertsona guztiak dohainik sartu ahal izango dira Euskal Museora (Unamuno plaza 4) eta Bilboko Berreginen Museora (San Frantzisko kalea 14).Erakunde biek modu horretan ospatuko dute Santo Tomas eguna, euskal egutegiko jairik garrantzitsuenetakoa, Bilboko kaleak jendez beteko dituena, urtero bezala. Aukera ona da, Areatzan egiten den azoka ospetsua bisitatu ostean, gure kultura deskubritzeko Euskal Museoan, edo gizateriaren historia ezagutzeko Berreginen Museoan, plastilinaz egindako erakusketa berriari esker.


 

Bi museoen ordutegiak hemen kontsultatu ditzakezu:

www.euskal-museoa.eus |  www.bilbokoberreginenmuseoa.eus