Berriak

Mikeldi idoloak berokia jantzi du, desfilatzeko

 

Bilboko Zazpi Kaleetako Ramón Ezkerra larru-dendak 20. urteurrena ospatu du Euskal Museoko Klaustroan, desfile baten bitartez


 

Mikeldi idoloa inguratuz eta Klaustroa zein ibiltokia magiaz argiztatzen zuten fokuen artean, modeloek desfilea egin zuten, Bilboko Ramón Ezkerra larru-dendako azken nobedadeak soinean jantzita. Horrelaxe ospatu zuten moda sortzen daramatzaten 20 urteak, eta jai zoragarria antolatzea lortu zuten.

Zuzeneko musika entzuteko aukera egon zen, eta Mikeldi idoloa desfileko elementu bat gehiago izatera pasatu zen, 2016/2017 Udazken-Neguko Diseinu eta Jantzigintzako azken nobedadeak erakusten ziren bitartean. Bilduma oso arropa pertsonaletan dago oinarrituta; hala ere, arropa erosoak eta arinak dira, jende guztiarentzat pentsatutakoak eta edozein unetan erabiltzeko modukoak.

Ehun pertsona baino gehiago elkartu ziren bertan, eta gogo biziz aritu ziren txaloka, erakutsitako arropa guztien originaltasunaren aurrean. Desfilea amaitzean, Ramón Ezkerrak esker oneko hitz batzuk esan zituen, eta bertaratutako guztiek cava-kopa batekin egin zuten topa.

Eskerrik asko Ramón Ezkerrari eta Museora etorritako jendeari, hain gau berezia oparitzeagatik Mikeldi idoloari.