Berriak

Euskal Museoak antolatutako argazkilaritza ikastaroari esker, ikasteko zenbait egunez gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek

 

Zergatik markoztatu tailer hau?

Emaitza biribila izan du, eta markoztatu beharko litzatekeela esan genezake. Euskal Museoak antolatutako argazkilaritzako tailerra Argi Arte zentroko profesionalek eman dute, eta programazioko jarduera arrakastatsuenetako bat izan da, zalantzarik gabe.


Parte-hartzaileek argazkilaritzaren munduan bete-betean murgildu ahal izan dute bi egunez, hain zuzen ere, argazkien enkoadraketari dagokionez. Horrrela, bada, atal teorikoa eta atal praktikoa izan dute. Lezioa ikasita, ikasleak Bilboko kaleetara atera ziren, ehunka argazki ateratzeko eta oso ongi enkoadratzen zekitela erakusteko.

Barre ugari izan zen, bai eta tailerreko helburua lortu izanaren poza ere: argazkian eszenako zein zati sartuko den zehazten ikastea. Argi dago argazkilari profesionalak izateko 12 izangaiek lehenengo urratsa eman dutela argazki sariduna erdiesteko.

Ziur gaude, luze barik, bizipen zoragarri hau errepikatuko dugula; izan ere, oso gustura geratu gara denok.