LAGUN ARTEKO ARRATSALDEA MUSEOAN
Solasaldi informatibo batek elkartu zituen Euskal Museoa eta Berreginen Museoa maite dituzten pertsonak.
Ez dago zalantzarik ezinbestekoak direla, eta, horregatik, Euskal Museoko eta Berreginen Museoko lagunak elkartu egin ziren, bi erakundeetako koordinatzaile Sorkunde Aiarzak eskainitako bileraz gozatu ahal izateko. Topaketa atsegina izan zen, eta bi museoetatik hain gertu egotearen abantailez hitz egin zen: doako sarrerak, beherapenak argitalpenetan, hitzaldiak, ekitaldietarako gonbidapenak…
Luze barik egingo diren jardueren berri ere eman zen. Adibide ditugu, besteak beste, argazkilaritza-tailerra edota Berreginen Museoaren 10. urteurrena. Halaber, bertaratutakoek galderak egiteko aukera izan zuten, baita erakundeen etorkizuna markatuko duten zenbait berrikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera ere, hala nola, Euskal Museoaren birmoldaketari buruz.
Amaierako sorpresa gisa, Donostiara programatutako bidaia batez hitz egin zen; otsailaren 11n izango da, eta Balenciaga Museoa eta San Telmo Museoa bisitatuko dira, bazkari zoragarri bat barne.
Eskerrik asko gugan sinesten duzuen eta egunero laguntzen diguzuen lagun guztioi.
IZAN ZAITEZ LAGUN