Berriak

ARGAZKILARITZA ESTEREOSKOPIKOAZ GOZATZEKO SARRERA KONBINATUA

 

Euskal Museoak Estereoskopiak 16+16 erakusketa inauguratu du. Erakusketan Eulalia Abaituaren (Bilbo, 1853-1943) argazkiak izango dira protagonistak, erakundeak gordetako altxorra baitira. Argazkilariaren 16 irudiak era harrigarrian aurkezten zaizkie ikusleei; izan ere, 3 dimentsiotan daude, eta euskal emakumezko idazleen 16 kontakizunek deskribatzen dituzte.

Aldi berean, duela zenbait egun, Itsas Museoak Estereoskopikoa. Bilbo, XX. mendearen hastapenetan, 3Dn erakusketa aurkeztu zuen. Erakusketan, Jesús de Echebarria (1882-1962) argazkilari bilbotarrak egindako irudi estereoskopikoak biltzen dira.

Euskal Museoak eta Itsas Museoak batera lan egin izan dute beste hainbat jarduera eta programaziotan. Oraingoan, argazki estereoskopikoari buruzko bi erakusketa eta hainbat jarduera programatu dituzte. Egintza garrantzitsuenetako bat sarrera konbinatua izango da, eta, hartara, ikusleek bi museoak bisitatzeko aukera izango dute, %50eko beherapenarekin bigarren museoko sarreran.