Euskal Museoaren Aste Nagusiko lehiaketaren sariaren irabazleak dira...
Irabazleek arratsalde atsegina igaro zuten Klaustroan, egindako galderak asmatzeagatik irabazitako oparitxoa jaso ondoren.
Euskal Museoak Bilbo Jaietan – Bilbao en Fiestas erakusketaren harira antolatutako lehiaketetako sariak banatu ditu. Irabazleek arratsalde dibertigarria pasatu zuten Klaustroan. Bertan, haientzat prestatutako oparia jaso zuten, Aste Nagusiari buruz egin ziren galderak asmatzeagatik.
Lehiaketen babesleak ere izan ziren ekitaldian:
- Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco: Sorkunde Aiarza.
- Café Lago: Bonifacio García
- Bilbao Historiko erakundea: Mª Asis Fernández
- Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirata: Jesus Zabala, itsasontziko kapitaina, eta Marino Montero, itsasbideetako ofiziala.
Gargantuari buruzko lehiaketaren irabazleak, Maialen Tellituk, txokolatada irabazi zuen Bilboko Café Lagon. Ingelesa eta Bilbotar emakumea erraldoientzako izena iradoki zuten bost irabazleek (Ana Ruiz Pontones, Eva Mª Oiz, Monika Villalba, Argiñe Otsoa de Chinchetru eta Txus Collantes) 50 euroko txeke bana jaso zuten, Bilbao Historiko erakundearen eskutik, Bilboko auzo historikoetako (Atxuri, Alde Zaharra, Erriberako Merkatua eta Bilbo Zaharra) merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan trukatzeko.
Gainera, saridunetako baten (Eva Mª Oiz) urtebetetze eguna izan zen; beraz, bertaratutako guztien zorion-hitzak eta opari txiki bat ere jaso zituen. Arratsaldea amaitzeko, txokolatada eskaini zen txurroekin, eta horrek jende askoren irribarrea piztu zuen.