ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 2016
ERAKUSKETA
LERTXUN-MARRAK: Euskal Artzainen Artea Mendebaldeko Ameriketan
2016ko Urriaren 5etik 31ra
Erakusketako berrogei argazkitan arte iragankorra bildu da: Mendebaldeko Amerikan, artaldeak zaintzen ematen zituzten hilabete bakartietan artzainen belaunaldiek zuhaitzen enborren azaletan labanaz grabatzen zituzten irudiak eta hitzak. Nevadako (Reno) Unibertsitatean Euskal Historiako irakasle Joxe Mallea-Olaetxe da egilea; bera arduratu baita kultura-ondarearen kapitulu hori (arte herrikoiaren eta XIX. Mendearen erdialdetik 1950era Ameriketan euskal artzainak egon izanaren lekukotasun historikoaren arteko konbinazioa) erregistratzeaz eta dokumentatzeaz.
Informazioa : 944 155 423 | press@euskal-museoa.org
UMEENTZAKO TAILERRA
MUNDU BERRI NOL?
Hizkuntza: Euskara
Elkargunea: Euskal Museoa (Unamuno Plaza 4)
Eguna eta ordua: Urriaren 15a eta 29a, larunbatak. 11:30etik 13:00etara
Neska-mutilen antzezlan baten eskutik, kultura-aniztasuna landuko da, kontinente guztietako kulturen ipuin eta mitoen bitartez. Ameriketako Estatu Batuetara lan egitera joan ziren euskal herritarrek zuhaitzetan egin zituzten tailuak, arboglifoak (zuhaitzetako grabatuak) aipatuko dira, eta horien argazkiak erakutsiko dira Museoan. Eta sormenezko tailer baten eskutik, inskripzioen irudi horietaz baliatuz, sormenaz eta fantasiaz, nork bere enborra sortzeko eta bere mezua idatziko du.
Informazioa eta erreserbak: 944 155 423 | press@euskal-museoa.org | Leku-kopuru mugatua