Sarien zozketa Euskal Museoan
Irailaren 16an, ostirala, eguerdiko 12etan, Jaiak Bilbon – Bilbao en Fiestas erakusketaren inguruan udan antolatutako bi lehiaketen zozketak egin ziran antolatzaileen eskutik Bilboko Euskal Museoan:
- Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco: Sorkunde Aiarza
- Café Lago: Bonifacio García.
- Bilbao Historiko: Unai Aizpuru
- Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirata: Jesus Zabala, itsasontziko kapitaina eta Marino Montero, itsasbideetako ofiziala.
Sariak irailaren 22an (osteguna) emango dira, 18:00etan, Euskal Museoko klaustroan (Gurutze kale 4 zk.), erakunde babesleen ordezkarien eskutik.
Bilboko Aste Nagusiko Gida Piratak eta Café Lagok antolatutako Zenbat aldiz agertzen da GARGANTUA, Aste Nagusiko Karteletan? lehiaketan, 540 txartel zenbatu dira guztira, kontuan hartuta posta elektronikoz jasotakoak eta Euskal Museoan ikusgai egon den Aste Nagusiko Kartelak 1978-2016 erakusketako kutxan sartutakoak.
Gargantua 9 aldiz agertzen da 1978 eta 2016. urteen arteko Bilboko Aste Nagusiak iragartzen dituzten karteletan, eta, beraz, emaitza hori asmatu duten 184 txartelen artean egin da zozketa eta honako hau izan da irabazlea:
Maialen Tellitu andrea
Saria da, alde batetik, TXOKOLATADA bat Café Lago kafetegian (Bilboko Alde Zaharrean, Posta kaleko 13. zenbakian), familiarekin edo kuadrillarekin konpartitzeko; eta, bestetik, BI SARRERA Euskal Museoa bisitatzeko.
Bilbao Historikoa erakundeak antolatutako Zein izen jarriko zenieke Ingelesa eta Bilbotar Neskatilatxoa deitutako Erraldoiei? lehiaketan, 890 txartel zenbatu dira, kontuan hartuta posta elektronikoz jasotakoak eta Euskal Museoan ikusgai egon den Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketako kutxan sartutakoak.
Parte hartu duten txartel guztien artean honako hauek izan dira irabazleak:
Ana Ruiz Pontones andrea
Eva Mª Oiz andrea
Monika Villalba andrea
Argiñe Otsoa de Chinchetru andrea
Txus Collantes jauna
Sariak 50na euroko 5 erosketa-txartel dira, Bilboko auzo historikoetako (Atxuri, Alde Zaharra, Erriberako Merkatua eta Bilbo Zaharra) saltoki komertzialetan eta ostalaritzakoetan TRUKATZEKO.